Cima Vallonako segada

Cima Vallonako segada Befreiungsausschuss Südtirol (BAS) erakunde armatuak Cima Vallonan (Venetoko eskualdean) burutu zuen atentatu odoltsua izan zen, lau polizia italiar hil zituena, 1967ko ekainaren 25ean. Hego Tiroleko talde armatu independentistak bere historian zehar burutu zuen ekintzarik odoltsuena izan zen Cima Vallonakoa. Befreiungsausschuss Südtiroleko bost taldekide auzi-ihesean epaituak izan ziren ekintza honegatik Italian, eta horietako hiruk bizi osorako zigorra jaso, Austrian epaituak eta absolbituak geroago izan arren.

Cima Vallonako segada
Map
Motasegada
Data1967ko ekainaren 25a
KokalekuPorzescharte (en) Itzuli
Pertsona hilak4
Cima Vallonaren ikuspegia

Testuinguru politikoa aldatu

Hego Tirol hizkuntza eta kultura alemaneko lurraldea da, Tirol austriar eskualdearen zati historikoa. Italiak Lehen Mundu Gerraren amaieran (1918an) anexionatu zuen. Anexionatu ondoren italiar jendearen inmigrazioa azkartu zen, eta kolono berriek lehenengo gune italieradunak sortu zituzten [1].

Benito Mussolini diktadoreak agintea eskuratu zuenean Hego Tiroleko italiazartze prozesua indartu zen, eskoletan alemanierazko hezkuntza debekatuz, toponimia aldatuz eta populazio-mugimenduak erabiliz (kolonoen bidez) lurraldeak bere jatorrizko hizkuntza eta kultura gal zitzan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Italiako errepublika berriak jarreraz aldatu eta nolabaiteko autonomia eman zion eskualdeari. 1946an, Südtiroler Volkspartei alderdi abertzaleak 155.000 sinadura bildu eta Austriako orduko kantzelariari (Leopold Figl) bidali zizkion, Italiaren menpeko Hego Tirola Austriara itzul zedin [2].

1961ean Austriak Hego Tiroleko afera Nazio Batuen Batzar Nagusira eraman zuen, eta urte hartan bertan NBEk Italiako Gobernua De Gasperi-Gruber ituna berraztertzera behartu zuen. Horren ondorioz, 1971ean Italiako Gobernuak, Austriarekin negoziatu ondoren, autonomia oso zabala eman zion Hego Tiroli (baita arlo fiskalean ere, Hego Euskal Herriaren antzekoa [3]).

Gertaerak aldatu

1967ko ekainaren 25ean, goizeko 3:40an, Befreiungsausschuss Südtiroleko (BAS) taldekideek Cima Vallonan (Venetoko Alpeetan, Austriako mugan) lehergailu bat aktibatu zuten, zutoin elektriko bat eraitsi zuena. Italiako militar batek, zaintza lanak egiten ari zenak, hura ikusi eta horren berri eman zuen irratiz. Bi ordu geroago, militar italiarrez osatutako patruila agertu zen bertan, gertaera ikertzeko. BASeko kideek pertsonen aurkako minez bete zuten ingurua lehenago, eta horietako batek patruilako kide bat hil zuen, honek zapaldu zuenean.

Patruilak alde egin eta Compagnia Speciale Antiterrorismoko lau paraxutistak, lehergailuak indargabetzeko lanetan trebatuek, ikerketaren ardura hartu zuten, Cima Vallonara helikopteroz joanez. Eremua aztertu ondoren eta itzultzeko bidea hartzen ari zirela, atentatu-egileek lehergailu indartsu bat aktibatu zuten, hiru militar hilez. Laugarrena larri zaurituta geratu zen, baina bizirik atera lortu zuen [4]

Leherketaren lekuan egurrezko bi oholtxo aurkitu zituzten, BAS (Befreiungsausschuss Südtirol) Hegoaldeko Tiroleko erakunde independentistak sinatutako erreklamu batekin grabatuta. Testuak hau zioen:

« Inoiz ez duzu mugako hesia Brennerren (Italia eta Austriaren arteko muga) eduki beharko. Lehenik eta behin, oraindik zure hilobia gure lurrean zulatu behar duzu" »

.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu