Chur (alemanez Chur, erromantxez Cuira, italieraz Coira, frantsesez Coire) Suitzako ekialdeko hiria da, Grisonia kantonamenduaren hiriburua. Plessur ibaiaren ertzean dago, Rhin harana. Hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Apezpikutegi katolikoa du.

Chur
Chur
Coire
Cuira
Cuira
Coira
Cuera
Cuoira
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Grisonia
Region of GraubündenPlessur Region
Izen ofizialaChur
Jatorrizko izenaChur
Coire
Cuira
Cuira
Coira
Cuera
Cuoira
Posta kodea7000, 7001, 7004, 7006 eta 7007
Udalerri kodea3901
Geografia
Koordenatuak46°51′08″N 9°31′47″E / 46.85212°N 9.52965°E / 46.85212; 9.52965
Map
Azalera28.09 km²
Altuera593 m
MugakideakHaldenstein, Trimmis, Churwalden, Domat/Ems, Maladers, Malix (en) Itzuli eta Felsberg
Demografia
Biztanleria35.038 (2017ko abenduaren 31)
0 (2017)
Dentsitatea1.247,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia081
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBad Homburg vor der Höhe (en) Itzuli, Mondorf-les-Bains (en) Itzuli, Cabourg, Mayrhofen (en) Itzuli, Olathe, Terracina eta Engstingen
MatrikulaGR
chur.ch

Historia aldatu

 
Chur hiriaren ikuspegia, udalerriko tontorrik altuenetik ikusita.

Curia Rhaetorum erromatar hiria apezpiku egoitza zen V. mendean. Churko apezpikuek V. mendetik XV. mende arte agindu zuten hirian, Habsburgokoekin batera. XV. mendean Alemaniar Inperioko hiri bihurtu zen. 1803. urtean, Suitzako Grisonia kantonamenduko hiriburu bihurtu zen Chur.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Chur, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.7 6.4 11.2 15.1 19.9 22.7 24.8 24.0 20.0 16.0 9.4 5.3 15.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.4 1.5 5.7 9.4 14.0 16.9 18.9 18.2 14.6 10.6 4.9 1.5 9.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.0 -2.4 1.3 4.2 8.6 11.5 13.4 13.3 10.0 6.2 1.4 -1.7 5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 47 55 49 71 93 109 112 81 56 70 55 849
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.3 6.6 8.1 7.5 9.9 11.2 11.0 11.2 8.4 7.0 8.5 7.9 104.6
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 4.8 3.9 2.5 0.4 0.1 0 0 0 0 0 1.6 4.1 17.4
Eguzki orduak 97 112 139 147 169 177 203 185 155 135 93 81 1692
Hezetasuna (%) 74.1 70.4 65.5 63.9 64.6 67.4 68.6 71.3 72.1 71.9 73.8 76.2 70.0
Iturria: MeteoSwiss [1]

Ekonomia aldatu

Turismogune garrantzitsua, negukoa batez ere. Ehungintza eta janari industria (txokolatea).

Hizkuntza aldatu

Churko hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Aleman hiztunek garai batean erromantxerari Chur-Wälsch deitzen zioten, hau da, «Churko atzerritar hizkuntza». Izan ere, Chur garai hartan hizkuntza horren hiriburua zen, gaur egun alemana Churko mintzaira nagusia den arren.

Ondasun nabarmenak aldatu

XII-XIII. mendeetako katedrala, udaletxea (XIV. mendekoa), Erdi Aroko etxeak. Erretorromaniako museoa.

Hiri senidetuak aldatu

Chur ondorengo hiriarekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. Climate Norm Value Tables. Federal Office of Meteorology and Climatology (MeteoSwiss) (Noiz kontsultatua: 23 January 2013).

Kanpo estekak aldatu