Christian Goldbach

matematikari alemaniarra

Christian Goldbach (1690eko martxoak 18-1764ko azaroak 20) Königsbergen, Prusian (gaur egun Kaliningrado, Errusia) jaiotako prusiar matematikari bat izan zen, artzai baten semea. Legeak eta matematika ikasi zituen. Zenbait bidaia egin zituen Europan zehar, eta zenbait matematikari ospetsu ezagutu zituen, Gottfried Leibniz, Leonhard Euler eta Daniel Bernoulli horien artean.

Christian Goldbach
Bizitza
JaiotzaKönigsberg1690eko martxoaren 18a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaMosku1764ko azaroaren 20a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
frantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, zientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta executive (en) Itzuli
Lantokia(k)San Petersburgo eta Mosku
Lan nabarmenak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia

1725ean historialari eta matematika irakasle bihurtu zen San Petersburgon. Hiru urte beranduago Moskura joan zen Petri II.a Errusiakoa tsarrarentzat lan egitera. Europa osoan zehar bidaiatu zuen matematikari askorekin harremanetan jarriz, Euler horien artean, nortzuekin beranduago kontaktuan jarraitu zuen.

Goldbachen konjetura indartsua aldatu

Artikulu nagusia: Goldbachen konjetura

Lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren esparruan. Baina gaur egun bere omenez Goldbachen konjetura edo Goldbachen konjetura indartsua deritzonagatik da ezaguna, 2 baino handiagoa den zenbaki bikoiti oro bi zenbaki lehenen arteko batuketa bezala adieraz daitekeela dioena. Gaur egun, afirmazio hau 1018 baino txikiagoak diren zenbaki bikoiti guztientzat egia dela ezagutzen da. Konjetura hau Goldbachek Eulerri 1742an bidali zion gutun batean aurkitu zen. Goldbachek potentzia perfektuei buruzko zenbait teorema ere ikertu eta frogatu zituen.

Goldbachen konjetura ahula aldatu

Artikulu nagusia: Goldbachen konjetura ahula

Leonhard Euler suitzar matematikari handiak ez zuen teorema honen emaitza frogatzerik edo gezurtatzerik lortu, eta gaur egun, ia 300 urte beranduago, inork ez du eman emaitzaren benetakotasunari buruzko erabat sendoa den demostrazio formalik, eta kontradibiderik ere ez da eman (hau da, hiru zenbaki lehenen batuketa bezala idatzi ezin den zenbaki bikoiti bat).

Badago Goldbachen beste konjetura bat, ahula deritzona eta honakoa dioena:

7 baino handiago den zenbaki bakoiti oro 3 zenbaki lehen bakoitiren batuketa bezala idaz daiteke.

Konjetura hau ere oraindik argitu gabe dago, bere demostrazioan aurrera egin den arren. Gaur egun, 101346 baino handiagoa den zenbaki bakoiti ororentzat konjetura egia dela frogatu da. Beraz, zenbakiz zenbaki, 101346 baino txikiagoak diren zenbaki bakoitien kasuan ere hala dela begiratu baino ez da egin behar. Baina muga hori oraindik gure teknologiarentzat handiegia da. Teknologiaren aurrerapenen bat egon edo muga hori jeitsi arte itxoin beharko da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Goldbach