Chimú kolonaurreko kultura bat izan zen, gaur egungo Peruko iparraldeko kostaldean garatua, Huari Inperioak gainbehera egin ondoren. Chimú kultura 900. urtearen inguruan sortu zen, mochica herria bizi izan zen inguru berean, eta haren jarraipen gisa hartu izan da zenbait alderdiri dagokionez. Tupaq Inka Yupanki inka enperadorea buru zuen kanpaina batek konkistatu zituen chimuak 1470. urtearen inguruan.

Chimú kultura
900 inguru – 1470
Chimor erresuma
Chimú kulturaren eragin eremua, berdez, gaur egungo Peruren mapan.
Geografia
HiriburuaChan Chan[1]
Kultura
Hizkuntza(k)quingnam, mochica
ErlijioaPoliteista
Historia

Chimuek eratutako Chimor erresuma inken eredu izan zen alor askotan. Hainbat lurralde konkistatu zuten, eta kultura aberatsa osatu zuten, kutsu aristokratiko eta autokratakoa.

Chan Chan hiriburua aldatu

Chan Chan izan zen Chimor erresumako hiriburua. 50.000 biztanletik gora zituen, eta halako hiria eraikitzeko ofizio gizonak eta antolamendu bikaina behar zirela erakusten dute aztarnek. Gizarte klaseen artean banaketa nabarmena zela dirudi.

Chan Chan hiriak 15 km² hartu zituen, eta hamar auzo zituen, klan bakoitzeko buruzagiak sortua horietako bakoitza. Auzoak banako osoak ziren, bizitzeko behar den guztia baitzegoen auzo bakoitzean : hilerria, tenplua, ur biltegia, etxeak... Chan Chan hiriak trazatu bikaineko kaleak, ubide bereziez ureztaturiko lorategiak, erlaitzekiko teilatuak etab. zituen, eta akueduktu sistema batez hornitzen zen urez. Auzoak 12 metro garai zen harresi batek bereizten zituen; eskulturaz apainduriko harresiak ziren, eta oro har irudi geometrikoak eta erreplikaziozkoak dira nagusi. Arkitektura zurruna, garbia eta zorrotza zen, eta hiriaren sortzaileen handitasuna azpimarratzea zen helburua, adierazten zenaren esanahia baino gehiago izaera monumentala azpimarratu nahi zen-eta.

Artea aldatu

 
Chimú ontzia, arrantzale bat totorazko ontzi baten gainean irudikatzen duena (1100–1400)

Arkitekturaz gainera aipagarriak dira chimu zeramika eta bitxigintza. Moldeez egina zen, oro har, baina ez zuen mochica zeramikaren maila iritsi, nahiz molde gehienak berdinak ziren. Badira ontzi-erretratuak eta animaliak eta landareak irudikatzen dituzten ontziak, baina pieza aipagarrienak ontzi bikoitzak dira, helduleku bakarraz lotuak ; kolore beltz distiratsukoak luxuzko piezak dira, eta gorriak egunero erabiltzekoak. Urrea eta zilarra oso aintzat hartuak ziren, eta bitxiak eta hileta errituetarako gauzakiak egin ziren. Askotan urre eta zilar aleazioa erabili zuten -beste harribitxi batzuk txertatu ere egiten zituzten-, eta teknikei dagokienez, metala lantzeko erabil daitezkeen teknika gehienak erabili zituzten.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu