Chilam Balam liburuak espainiarren konkista ondoko eskuizkribu maia batzuen izena da (XVI. eta XVII. mendea). Idazkera latinoan eta Europako paperean eginak dira. Erlijio berri baten etorrera igartzeaz gainera, piktogramez eginiko maia liburuek adierazitako hainbat testu biltzen dituzte, historiari, medikuntzari eta astrologiari buruzkoak bereziki. Idazleak anonimoak dira eta, sarritan, ugari eta denbora desberdinetan bizi izandakoak: egile berriek aurrekoek egindakoa jasotzen zuten eta aldatzen zuten ideia berriak sartuz testuak berritzen eta garbira pasatzen zituzten moduan. Horrek argitzen du zergatik horrelako liburuetan XVI. mendeko gertaerekin batera XX. mendekoak agertzen diren. Alfonso Villas Rojasek dokumentatuta dauka 1936urtean Tusik herrian, hango zahar batek idazten jarraitzen zuten testu bat buruz azaldu zion; beraz, literatura mota honek orain gutxi arte bizirik iraundu du.[1]

Chilam Balamen kopia

Kolonia garaietan maia zibilizazioaren testuak eta liburuak apaizek txikitu zituzten. Haien esanetan horrela paganismoaz bukatzen ari ziren eta katolizismoaren bideak prestatzen. Denboraz jarrera hori epeldu egin zen eta, agian europarren eraginez, Chilam Balam izeneko liburuak idazteari ekin zioten. Horregatik ez da kasuala idazkeran kultura eta erlijio berrien aztarnak nabarmenak izatea. Liburuak alfabeto latinoz idatzita daude eta hizkuntza, Yucatango maia hizkuntza da.

XIX. mendean, Juan Pío Pérezek, Yucatángo filologo ezaguna, hiru herriko Chilam Balam hartuta (Maní, Kaua eta Ixilekoak) eta fragmentu batzuk beste testuekin lotuta, Códice Pérez izeneko liburua argitaratu zuen. Lanaren helburua Yucatángo maien kronologia estudiatzea zen.

Izenburua aldatu

Izenburuaren esanahia ez dago garbi ezen maia hizkuntzek hitz homonimo asko erabiltzen ditu eta, ondorioz, zaila da itzulpen zehatza egitea.

  • chilam: ahoa edo ahoa den pertsona. Kalfikazio hori apaizei ematen zitzaien haiek baitziren liburuen interpretatzaileak eta jainkoen borondatea ezagutzen zutenak.
  • balam: aztia edo jaguar; izan daiteke baita jaguar-jainkoa ere. Patronimikoa zein toponimo izan daiteke.

Esanahi horien arabera izenburua "jaguar-apaiza" edo "jaguar-ahoa" bezala interpretatu ohi da. Xaman edo apaizak, bestetik, "chilamob" izena zuen.[2]

Chilam Balam liburuak aldatu

 
XVIII. mendean idatzitako Chilam Balamen esaldiak. Museo del Pueblo Maya Dzibilchaltúnen (Yucatán), Mexiko.

Ia herri bakoitzak liburuaren bertsio propioa idatzi zuen; horregatik Chilam Balam, berez, liburu asko dira. Bereizteko izenburuari herriaren izena atxiki egiten zaio. Dena dela, testu eta liburu asko galdu egin dira eta gaur egun bakarrik hemezortzi ezagutzen dira[2]. Hona hemen ezagutzen ditugun arteko ospetsuenak:

Edukiak aldatu

Mesoamerikako literaturan liburu hauek oso ezaugarri bereziak dituzte. Aldi berean, López-Portilloren hitzetan, beste garaietako oroimenez egungo egoeraren kontzientzia hartzea erakusten dute eta, baita ere, etorkizunari begira profezia desberdinen azalpenak.[4] Hua ulertzeko gogratu beahr dugu maiek denboraren kontzepzio ziklikoa zutela. Horrela, liburu hauetan, besteak beste, kronikak, profeziak (egunekoak, urtekoak eta katunesak edohogei urtekoak), kristautasunaren elementu eta esaldak; esaterako "Dominus vobiscum" askotan dei bat izango balitz bezala errepikatzen da.

Ikus dezagun Chumayeleko Chilam Balam liburuaren kapituluak hau guztia hobeto kokatzeko:

  • Leinuen liburua
  • Konkistaren liburua
  • Katún liburua
  • Proben liburua
  • Antzinako jainkoen liburua
  • Espirituen liburua
  • 13. Ahau_Katúneko liburua
  • Itzáesen oinarriak
  • Hilabetearen liburua
  • Lorearen Katún
  • Enigmen liburua
  • Katunen gurpila
  • Katunen saila
  • Dzules kronika
  • Hamairu Katunen iragarpena
  • Profesien liburua[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México, 184.or.
  2. a b Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México, 183.or
  3. «El “Chilam Balam de Chumayel”», Antonio Mediz Boliok itzulita, Universidad Nacional Autónoma de México, 1952.
  4. 183
  5. Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México, 184.or

Bibliografia aldatu

  • Alfredo Barrera Vásquez eta Silvia Rendón (editoreak).Libro de los libros del Chilam Balam. Mexiko: FCE (Popular bilduma, 42), 2. ar., 1963. Liburuaren lehenengo edizioa 1948koa da.
  • Mercedes de la Garza (editorea): Libro de Chilam Balam de Chumayel. Mexiko: Conaculta (Cien de México bilduma), 1980.
  • Yucatán en el tiempo entziklopedia. Mexiko, 1998. ISBN 970-9071-04-1.
  • Miguel León Portilla: Literaturas indígenas de México, 2.arg. Mexiko: FCE, 1992.
  • Laura Caso Barrera: Chilam Balam de Ixil. Facsimilar y estudio de un libro maya inédito. Mexiko Hiria: Conaculta, 2011. ISBN:9786074610826.

Kanpo estekak aldatu