Chicagoko metroa Chicagoko hirian dagoen garraiobidea da. Guztira zortzi lineak osatzen dute eta 1892ko ekainaren 6an jarri zen martxan. Munduan eraikitako bigarren metroa izan zen Londreskoaren atzetik.

Linea gorriko trena.
Metro sarearen mapa.

Ezaugarriak aldatu

2009an metro-sareak 166 kilometro eta zortzi linea zituen. Lotune geltokiak kontuan bi aldiz zenbatu gabe, 151 geltoki zeuden, eta urtero ia 200 milioi pertsonek erabiltzen dute Chicagoko garraiobide publiko hau.

Chicagoko metroaz gain "Chicagoko L-a" edo "Chicago Elevated" ere deitzen zaio. Izan ere, metroaren ibilbide guztia lur gaineko bidezubien bidez egiten da.

Lineak aldatu

  •  Linea gorria: 34 geltoki eta 35 kilometro luze da. Astegunetan 230.434 pertsonek erabiltzen dute batez beste.
  •  Linea urdina: 33 geltoki eta 43 kilometro ditu.
  •  Linea marroia: 19 geltoki eta 18 kilometro ditu.
  •  Linea berdea: 29 geltoki eta 33,5 kilometro ditu.
  •  Linea laranja: 1990eko hamarkadaren hasieran eraiki zen eta 21 kilometro ditu.
  •  Linea arrosa: 18 kilometro ditu eta astegunetan 13.461 pertsonek erabiltzen dute batez beste.
  •  Linea morea: Sei kilometro ditu.
  •  Linea horia: Zortzi kilometro ditu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.