Cheonggyecheon (Hangul청계천), Hego Koreako Seul hiriburuaren erdian dagoen 6 kilometroko parkea da.

Cheonggyecheon
Kokapena
Estatu burujabe Hego Korea
Special City of KoreaSeul
Koordenatuak37°34′08″N 126°58′40″E / 37.56902°N 126.97771°E / 37.56902; 126.97771
Map
Dimentsioak10,92 (luzera) km
Ondarea
461

Ezaugarriak aldatu

Cheonggyecheon gunearen erdian, erreka bat dago, eta honen inguruan, udalak eraikitako berdegune handia dago. Hiriaren erdiguneko parkerik garrantzitsuena da, eta 2003ra arte, bertan autobide altxatu bat zegoen.

2003an, hiriko unibertsitateko ingeniari talde batek, autobidea kendu eta honen azpiko ingurunea berreskuratzeko egitasmoa aurkeztu zuen. Udalak proiektua babestu eta bidezubiaren eraisketa hasi zen. Lanek 900 milioi dolarreko aurrekontua izan zuten eta 2005erako amaitu zituzten.

Bidezubiaren eraisketarekin batera, hainbat aldaketa egin ziren hiriko errepide sarean, bidezubiaren desagerpenak eragin zezakeen trafiko arazoak ekiditeko. Autobusentzako erreiak sortu ziren, eta hiriaren erdigunean aparkatzeko ordaindu beharrekoa garestitu zuten.

Kritikak aldatu

Nahiz eta kritika ugari jaso, inguruko dendari eta ekologistengandik batez ere, gaur egun Cheonggyecheon, hiriko gunerik ezagunenetakoa da, eta urtero milaka turistek bisitatzen dute.

Horrez gain, hainbat ekitaldi kultural antolatzen dira gunearen inguruan.

Kanpo estekak aldatu