Chavín de Huántar Peru iparraldeko arkeologia-aztarnategi garrantzitsua da, K. a. IX. mendekoa, Chavín kultura delakoaren erdigunea eta adibide nagusia. Marañon ibaitik hurbil dago, Andeetako goi-ordokian. Peruko kostaldean badira Chavin kulturako beste gune batzuk Chicama Viru, Punkuri eta Casma haranetan.

Chavín de Huántar
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaAncash Department
Koordenatuak9°35′34″S 77°10′42″W / 9.592775°S 77.178452777778°W / -9.592775; -77.178452777778
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaChavín (kultura)
Arkitektura
Azalera14,79 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii)
Erreferentzia330
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea1985 (IX. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Erdialdean ageri den plaza baten inguruan dauden bi eta hiru altuerako eraikuntzek osatzen dute multzo guztia. Bertako eskulturarik ospetsuena Estela Raimondi izenekoa da, Antonio Raimondi naturalista nabarmenaren omenez izendatua.

Chavín zibilizazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Chavín (kultura)»

Orain dela hogei bat mila urte Perun kultura prozesu bat hasi zen; geroko inken kultura hasierako prozesu haren azken maila izan zen. Behe eta Goi Paleolito aroak hartzen dituen bilakaera geldiko aldi luze baten ondoren, mundu zaharreko historiaurrean Neolito iraultza esaten zaiona hasi zen, K.a 2500. urte inguruan. Iraultza hark bi ezaugarri nagusi izan zituen: nekazaritzaren indartzea, batetik, eta, bestetik, animaliak hezitzea. Bi gertaera horien eraginez, biztanleek bizimodu sedentarioa egitera egokitu ziren, eta gizartearen egitura erabat korapilatu zen. Hala, hiru mila urte inguruko prozesu bat hasi zen, eraketa prozesua; aldi horretan ezarri ziren antzinako Peruko kulturaren oinarriak. Garai hartako adierazgarri nagusia Chavín zibilizazioa izan zen; mila urteko tartean, Peruko lurraldean nolabaiteko batasuna lortu zuen zibilizazio hark. Mota horretako aldi bateratzaileei kultura horizonteak esaten diete arkeologoek; batasun hori hautsi eta han eta hemen lekuan lekuko talde banakatuak sortu ziren bi aldiei bitarteko aldi esaten diete. Peruko arkeologiaren sailkapen hori eta Ameriketako erdialdeko beste eskualdeetako sailkapenak elkarrekin parekagarriak dira: klasikoa, garai klasikoaren krisia edo postklasikoa.

K.o. 400. urte inguruan amaitu zen eraketa prozesua, eta Chavín zibilizazioak beste zibilizazio batzuei utzi zien lekua. Zibilizazio berri horiek, aurreko garaiko kultura, ekonomia eta gizarte oinarrietatik abiatuta, arte sormenaren goreneko mailara iritsi ziren. Peruko kulturaren aldi klasikoa da hori. Garai horretan, aipatzekoak dira Moche edo Mochica herriak iparraldeko kostaldean, eta Paracas eta Nazca herriak hegoaldekoan.

Arkitektura aldatu

Chavín de Huántar hiriak gizarte aski aurreratua zuen, eta horrek nekazaritza teknika berriak eta arkitektura monumentala lantzen hastea ekarri zuen. Nekazaritza teknika herriak asmatu ziren, artoa bihurtu zen elikagai nagusia, eta artoa lantzeko ubideak, akueduktuak eta abar eraiki behar izan zituzten. Garai hartan hasi bide ziren, halaber, ongarriak erabiltzen. Bizitoki egonkorrak sortu ahala, bestalde, gizarte aldaketak gertatu ziren eta ekoizpenaz gainerako beste zeregin batzuk sortu ziren, artearekin eta erlijioarekin loturiko zereginak hain zuzen ; herrietan gune handiak eraikitzen hasi ziren, erlijio zereginetarako ospakizun zentroak seguru asko, eskultura bikainez hornituak.

Chavín de Huántar izan zen garai hartan Peru inguruko erlijio gune handienetako bat, ez neurriari dagokionez, baizik eta arkitektura multzoaren konplexutasunari eta han aurkitu diren eskultura lanen kopuruaz.

Hirigunea plaza zabal baten inguman eraikitako egitura desberdinez osaturiko multzo bat da ; eraikin aipagarriena gaztelua da, bertako Tenplu Zaharra batez ere. U baten formako tenplua da, erdian ekialdera irekitako patio lauki-zuzen bat duena. Kanpoaldetik plataforma gotor batzuk ditu, eta honetan giza eta animalia buruak ditu txertatuak. Kanpoaldera irekitako ate bakarra dago, lehen solairuko sarrera nagusikoa, eta leihorik batere ez ; barrualdea ordea ez da gotorra, E bat eratuz maila desberdinetan eraikitako galeriez, eskailerez, maldez etab. osatua baizik.

Artea aldatu

 
Raimondi oroitarria, Ancash, Peru

Chavín estiloak K.a. 400-200 urteen artean iritsi zuen garai oparoena. Estilo honen ezaugarriak harlanduetan, erlaitzetan, ateburuetan, obeliskoetan eta abarretan antzematen da, eskulturan batez ere, baina baita zeramikan, urregintzan eta kotoiaren lanketan ere.

Chavín estiloko lan aipagarrienak eskulturaren edo, hobeki esan, irarlanen alorrekoak dira. Arkitektura obretan txertaturik ageri dira lan bikainenak, eskultura monumentalak eta harri zizelatuak. Oro har, abstrakzio handiko lanak dira, elementu heraren errepikazioz (kondorra, jaguarra etab.) apainduak. Gaiei dagokienez, irudi antropomorfoak agertzen dira ia beti, baina feluloekin, jaguarrekin, hegaztiekin etab. osatuak. Hilarriak eta oroitarriak dira eskultura nagusiak, besteak beste Lanzon, Tello eta Raimondiren oroitarriak, Kondorren oroitarria etab. Monumentu horiek zerrenda horizontal eta bertikaletan inskribaturiko irudiak dituzte, eta adituen ustez esanahi jakineko esaldi modukoak osatzen bide zituzten ; hizkera formal oso konplexu batean idatzitako esaldiak dira.

Hilobietan hainbat bitxi aurkitu da, hezurrez, harriz eta zeramikaz eginak, baina urrezkoak dira guztietan aipagarriak. Chavin kultura izan baitzen urrea erabili zuen Peruko lehen kultura.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu