Charles-Marie Vanel (Rennes, 1892ko abuztuaren 21a - Cannes, 1989ko apirilaren 15a) frantziar aktorea izan zen.

Charles Vanel

(1981)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Marie Vanel
JaiotzaRennes1892ko abuztuaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCannes1989ko apirilaren 15a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0889024 Allocine: 124 Allmovie: p73000 TCM: 197249 TV.com: people/charles-vanel IBDB: 63085
Musicbrainz: 5700ebba-3ba4-41ba-9008-e8331934cd53 Discogs: 1898227 Find a Grave: 7749014 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Itsas eskolan hasi zen, baina, ikusmenean zuen akats bat zela-eta, ezin izan zen marinel hasi. Hamabi urte zituela, Parisen, Montparnasse Antzokira joaten hasi zen, eta antzezle izan nahi zuela ohartu zen. 1908an figurante gisa egin zuen debuta Hamleten, eta 1911n kafetegi bateko mutiko baten papera egin zuen Jim Crow filmean. Gerraren ondoren, Firmin Gémieren taldean sartu zen, Antoine Antzokian, eta 1922an zinemara itzuli zen Robert Boudriozen L'Âtre (Sutondoa) filmarekin. Hura izan zen garrantzizko lehenengo lana zineman, eta, harrezkero, ez zuen mundu hori utzi. Bere filmografiak berrogei titulu inguru biltzen ditu zinema mutuan, eta ehun eta hogei zinema soinudunaren hasieratik azken filma egin zuen arte, Les Saisons du plaisir (1987, Atseginaren urtaroak). Zineman batez ere gizon zintzo, hiritar onaren paperak egin zituen. Aipagarriak ditu: Les Misérables (1933, Miserableak), Grand jeu (1934, Joko nagusia), L'Équipage (1935, Ekipajea), Les Pirates du rail (1938, Burdinbideko piratak), La Loi du Nord (1940, Iparraldeko Legea), Le ciel est à vous (1943, Zerua zuena da), Salaire de la peur (1952, Izuaren soldata), L'Aîné des Ferchaux (1962, Ferchauxtarren zaharrena). Vanel bitan saiatu zen zuzendaritza-lanetan, Dans la nuit (1929, Gauean) eta Affaire classée (1931, Zeregin amaitua).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu