Charles Koechlin (Paris, Frantzia, 1867ko azaroaren 27a - Le Canadel, Var, Frantzia, 1950eko abenduaren 31) musikagilea eta musikako teorikoa izan zen. Parisko kontserbatorioan ikasi zuen Massenetekin eta Faurérekin. Satieren eta Stravinskiren eragina jaso zuen. Koechlinek bitonalitatea, politonalitatea eta atonalitatea erabiltzen zituen, eta polifonia korapilatsuak ere egin zituen batzuetan.

Charles Koechlin

Bizitza
JaiotzaParisko 16. barrutia1867ko azaroaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRayol-Canadel-sur-Mer1950eko abenduaren 31 (83 urte)
Familia
AitaJules Koechlin
Ezkontidea(k)Suzanne Pierrard (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaKoechlin family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Parisko Kontserbatorioa
École polytechnique
(1887 -
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Gabriel Fauré
Antoine Taudou (en) Itzuli
Jules Massenet
André Gedalge (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta idazlea
KidetzaSociété musicale indépendante (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoasinfonia
musika klasikoa
liturgical music (en) Itzuli

IMDB: nm3736662 Musicbrainz: 59a1ef02-fd8b-4297-8fa5-875da633473b Discogs: 1546882 IMSLP: Category:Koechlin,_Charles Allmusic: mn0000171050 Find a Grave: 186020695 Edit the value on Wikidata

Kiplingen Oihaneko liburuan oinarrituta, poema sinfonikoak idatzi zituen. Arlo horren barnean aurkitzen dira Koechlinen lan nagusiak: La Course de Printemps, La Méditation de Purum Baghat, La Loi de la Jungle, Les Bandar-Log. Ganberako musika idatzi zuen eta sonatak musika-tresnetarako. Musika-lan ugari idatzi zituen, eta baita Debussyri eta Fauréri buruzko liburuak ere.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Koechlin