Chapultepec edo Chapultepec basoa Mexiko Hiriko Miguel Hidalgo alkatetzan dagoen parke hiritarra da. Mendebaldeko hemisferioan handiena da, 810 ha-ko azalera baitu. Mexikoko gune turistiko garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu, hala nola Antropologia Museo Nazionala.[1] Hiru laku artifizial, kirolguneak eta iturri ugari ditu. Horregatik guztiagatik, hirian turistek gehien bisitatzen duten tokietako bat da. Giza okupazioaren antzinatasuna dela eta, basoa gune arkeologiko izendatu zuten, eta aztarna historiko ugari ditu; lau mila objektu arkeologiko inguru aurkitu dira, eta 2001az geroztik Mexikon Gizateriaren Ondare izateko hautagai diren ondasunen zerrendan dago.

Chapultepec
Mexiko Hiria
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Koordenatuak19°24′47″N 99°11′52″W / 19.413055555556°N 99.197777777778°W / 19.413055555556; -99.197777777778
Map
Kontaktua
HelbideaAv. Paseo de la Reforma

Chapultepec leku berezia izan da beti mexikarrentzat. Aztekek 1200. hamarkadan Mexiko iparraldetik iritsi zirenean, aldi baterako inguru horretan egokitu ziren.[2]

Etimologia aldatu

Chapultepec nahuatletik dator. Hiru zatiz osatuta dago: “chapolin”, “matxinsaltoa” euskaraz, + “tepetl”, “mendia” esan nahi duena, + “c” atzizki lokatiboa, beraz, euskaraz, “Matrinsaltoen mendia” da.[3]

Leku interesgarriak aldatu

Parkea hiru sailetan antolatuta dago:

  • Doloresko Panteoi Zibila,
  • Polanco eta
  • Tacubaya

Doloresko Panteoi Zibila aldatu

Monumentuak aldatu

  • Moctezumako Ahuehuete
  • Aberriari Aldarea
  • José Martíri eskainitako monumentua
  • Haur Heroi eskainitako Obeliskoa
  • Lehoien Atea
  • Monumentu-harmaila
  • Haurrentzat planeta hobe baten aldeko itxaropena

Museoak aldatu

  • Chapultepec gaztelua /Historia Museo Nazionala
  • Mexikoko Arte Modernoaren Museoa
  • Barraskilo Museoa
  • Mexikoko Antropologia Museoa
  • Tamayo Arte Garaikidearen Museoa
  • Lekuaren Museoa eta Bisitarien Arrera Zentroa

Kultura lekuak aldatu

  • Audiorama
  • Auditorium
  • Juan José Arreola Aintzira-etxea
  • Herriaren Kioskoa
  • Quinta Colorada

Iturriak aldatu

  • Nezahualcóyotl iturria
  • Senargaien iturria
  • Iturrri Apaingarria
  • On Kixoteren iturria
  • Tenplantzako iturria
  • Igelen iturria

Beste lekuak aldatu

  • Zoologikoa

Polanco aldatu

Museoak aldatu

  • Papalote Haurraren Museoa
  • MUTEC Museo Teknologikoa
  • Mexikoko Historia Naturalaren Museoa

Iturriak aldatu

  • Uraren Mitoa
  • Tláloc iturria

Beste lekuak aldatu

  • Chapultepeceko azoka
  • Carcamo de Dolores

Polanco aldatu

  • Orquesta de los Animalitos foroa
  • Cri cri iturria
  • Alfonso Reyes antzokia
  • Lienzo Charro de Constituyentes
  • Pertsona Ospetsuen Biribilgunea
 
Chapultepec basoaren hiru sailak: Doloresko Panteoi Zibila, Polanco eta Tacubaya.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20131029201240/http://www.chapultepec.org.mx/web2010/chapultepec/historia/historia.php
  2. https://web.archive.org/web/20210219164723/https://www.youtube.com/watch?v=v7C8wi-h3QE
  3. Jacqueline de Durand-Forest, Danièle Dehouve eta Éric Roulet, Parlons nahuatl. La langue des Aztèques, L'Harmattan, 1999, 282. or.

Kanpo estekak aldatu