Chao lakua edo Chao Hu (txineraz: 巢湖; pinyineraz: Cháo Hú), Txinako Herri Errepublikako Anhui probintziako Chaohu eta Hefei hiriek bat egiten duten puntuan dagoen lakua da. Anhui probintziako lakurik handiena eta Txinako bosgarrena da.

Lakuak 760 kilometro koadroko azalera dauka.

Ezaugarriak aldatu

Lakuaren inguruan bost milioi pertsona bizi dira, eta lakua garraio, arrantza eta laborantza lurren ureztatzerako erabiltzen da. XX. mendearen amaieran Txinak izandako garapen industrial handia dela eta, lakuko uraren egoera txartuz joan da, eta gaur egun nahiko kutsaturik dago.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.