Chantal Anne Akerman (ʃɑ̃tal akɛʁman ahoskatua; Brusela, 1950eko ekainaren 6a - Paris, 2015eko urriaren 5a[1]) zinema zuzendari belgikarra izan zen. Bere pelikulak eguneroko bizitzaren hausnarketa bat dira: identitate femeninoa, elikadura eta sexualitatea, besteak beste. Jeanne Dielman pelikulari esker egin zen famatu. Zineaz gain, literaturan ere aritu zen, hainbat liburu idatziz.

Chantal Akerman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChantal Anne Akerman
JaiotzaEtterbeek1950eko ekainaren 6a
Herrialdea Belgika
 Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 20. barrutia2015eko urriaren 5a (65 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Sonia Wieder-Atherton
Hezkuntza
HeziketaINSAS (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, unibertsitateko irakaslea, artista bisuala, argazkilaria, artista eszenikoa, argazki-zuzendaria, video installation artist (en) Itzuli, errealizadorea eta artista
Lantokia(k)Brusela
New York eta Paris
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
New York Hiriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0001901 Allocine: 3826 Allmovie: p79189 TCM: 662957
Musicbrainz: a765fb94-353c-4417-ad6a-059bf0280d86 Discogs: 3077585 Find a Grave: 153347440 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bizitza aldatu

Akerman jatorri poloniarreko familia judu batean jaio zen. Bere aitona-amonak eta ama Auschwitzera bidali zituzten, ama bakarrik salbatu zen.

Hamabost urte zituenean bere kabuz filmatzen hasi zen, Akermanek berak azaldu bezala. Hamazortzi urterekin Institut National Supérieur des Arts du Spectacle et des Techniques de Diffusionen sartu zen, zinema eskola belgikarra. Baina laster, ikasketak utzi eta film labur bat grabatu zuen 35mm-tan zuri beltzean aurreztutako diruarekin.

Ibilbidea aldatu

1971n Sautte ma ville sariarekin saritu zuten Oberhausen festibalean. Urte horretan New Yorkera bizitzera joan zen 1972rarte. Bertan zinema independentea ikusi zuen eta Babette Mangolterekin hasi zen elkarlanean.

1974ean Belgikara bueltatu ostean, Je tu il elle filmagatik aitortua izan zen, agresioaren inguruko pelikula esperimentala. Jeanne Dielman 1975an argitaratu zuen, eta New York Timesen iritziz, "zinemaren historian feminismoaren lehen maisulana" izan zen. Film honek etxeko langile baten egunerokoa kontatzen du, bere burua prostituitzera behartua ikusten duena bere semearekin bizi ahal izateko.

1991n berriz Nuit et Jour film luzea aurkeztu zuen. Handik aurrera, La mudanza (1992), Contre l'oubli (1992), Portrait d'une jeune fille de la fin des années 60 à Bruxelles (1993), Un divan à New York (1996) edo De l'autre côté (2002) grabatu zituen beste batzuen artean.

Aktore lanetan ibili zen hainbat filmetan eta lau liburu idatzi zituen, Hall de Nuit (1997); Une famille à Bruxelles (1998); Autoportrait, (2004) eta Ma mère rit (2013), haietan idazkera zehatz eta argia erabiliz.

Heriotza aldatu

2015eko urriaren 5ean bere buruaz beste egin zuen Parisen, gaixotasun maniako depresibo baten ondorioz. Aurretiaz barnealdian egon zen bere depresioaren diagnostikoagatik.

Literatura-lanak aldatu

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Telebista aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Vicente, Álex. (2015-10-06). «Muere la cineasta belga Chantal Akerman a los 65 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak aldatu