Chanira Bajracharya (nepaleraz: चनिरा बज्राचार्य; 1995) Nepalgo Patan hiriko Kumari (jainkosa hindu baten inkarnazio gisa hautatutako neska) ohia da.

Chanira Bajracharya
Kumari of Patan (en) Itzuli

2001 - 2011 - Samita Bajracharya (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNepal, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Nepal
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Jarduerak
Jarduerakikaslea
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Chanira Bajracharya Nepalen jaio zen. Hiru hamarkadaz Kumari izan zen Dhana Kumari Bajracharyaren iloba da[1]. 2000ko apirilean jainkosa bizi izateko hautatu zuten, eta bost urte zituela tronua hartu zuen[2]. 2001eko maiatzaren amaieran, lau egunez negar egin zuen, eta hori omen txar gisa interpretatu zuten. Negar egiteari utzi eta biharamunean, Nepalgo sarraski erreala gertatu zen[3].

15 urte zituela, jainkosa bizi izateari utzi zion, lehen aldiz hilekoa izan baitzuen, Kumarientzat ohikoa den bezala, eta Samita Bajracharya Kumari bihurtu zen haren ordez[4].

Kumari zen bitartean, ingelesa ondo ikasi zuen Bajracharyak, eta aske hitz egiten du[2]. Negozio-administrazioa ikasi zuen Katmanduko Unibertsitatean, eta enpresen administrazioko masterra egin zuen[3]. Kumari ohiei bizitza arruntera igarotzen laguntzeko sarea sortu zuen[5].

Sariak eta omenaldiak aldatu

2016an, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Nepal's earthquake forces 'living goddess' to break decades of seclusion» The Guardian 2015-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  2. a b (Ingelesez) Narang, Sonia. «Nepal's living goddess who still has to do homework» BBC News 2014-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  3. a b (Ingelesez) Schmall, Emily. «Ex-Goddess Works to Reform 700-Year Tradition. Her M.B.A. Helps» The New York Times 2022-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. (Ingelesez) McCarthy, Julie. «The Very Strange Life Of Nepal's Child Goddess» NPR 2015-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  5. a b (Ingelesez) «Former Kumari Bajracharya, mountaineer Sherpa in 'BBC 100 Women 2016' list» My Republica 2016-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Nepalgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.