Chafarinak edo Chafarin uharteak[1] (gaztelaniaz: Islas Chafarinas; arabieraz: Ya`fariyya (الجزر الجعفرية); tamazightez: Takfarinas) hiru uharteko taldeak osatutako uhartedia da. Mediterraneo itsasoan kokatuta dago Marokoko iparraldeko kostaldetik gertu. Guztira, Chafarin uharteek 0,747 km² azalera dute eta Melillatik 45 kilometrotara ekialderantz eta Marokoko Ra'su l-Ma' herrixkatik 3,3 kilometrotara daude. Chafarinak Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko luretako bat dira.

Chafarinak
Datu orokorrak
Garaiera137 m
MotaUhartedi eta disputatutako lurralde
Azalera0,525 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°11′00″N 2°26′00″W / 35.183333333333°N 2.4333333333333°W / 35.183333333333; -2.4333333333333
UTC orduaUTC+01:00
Estatu burujabe Espainia
Espainiako autonomia hiri Melilla
Babestutako-eremuaQ112274660 Itzuli
Ur-gorputzaMediterraneoa

Uharteak aldatu

Uhartediak hiru uhartetxok osatuta dago:

  • Kongresu uhartea
  • Elisabet II.a uhartea
  • Erregearen uhartea

Historia aldatu

Kongresu uhartean, El Zafrín izeneko aztarnategian aurkitatakoaren arabera, k. a. 5. milurtekoan uhartedian neolitikoko arrantzaleak bizi ziren[2].

1848ko urtarrilaren 6an, Francisco Serrano jeneralak Malagako portutik espedizio militarrak bidali zuen uhartedia okupatzeko.

Ezaugarriak aldatu

  • Azalera: 52,5 ha
    • Kongresu uhartea: 25,6 ha (altuera handiena: 137 m.)
    • Elisabet II.a uhartea: 15,3 ha
    • Erregearen uhartea: 11,6 ha
  • Babestutako itsas-azalera: 261,9 ha (sakonera handiena: 60 m.)
  • Guztira: 0,747 km²

Biztanleria aldatu

Uhartediak ez du biztanleria egonkorra. Elisabet II.a uhartean Espainiako Armadak 30 lagunek osatutako soldadu talde bat du. Bestetik, Espainiako Ingurugiro Ministerioak beste talde bat du bertako Erreserba Naturala babesteko.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu