Chūō-ku (Tokio)

Tokioko auzo bereziak

Chūō (japonieraz: 中央区 Chūō-ku?) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Chūō izenak erdigunea esan nahi du, izan ere Tokioren erdigunea osatzen duen auzoa da. 2012ko erroldaren arabera 122.118 biztanle ditu 10,15 kilometro koadrotan. Chūō auzoan dago Ginza barruti ospetsua.

Chūō
中央区
special ward of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
AlkateaTaito Yamamoto (en) Itzuli
Jatorrizko izena中央区
Geografia
Koordenatuak35°40′14″N 139°46′19″E / 35.67058°N 139.77197°E / 35.67058; 139.77197
Map
Azalera10,15 km²
MugakideakChiyoda, Minato, Taitō, Sumida-ku eta Kōtō
Demografia
Biztanleria169.179 (2020ko urriaren 1a)
0 (2020)
Dentsitatea12.031 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1947ko maiatzaren 3a eta 1947ko martxoaren 15a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakHigashine (en) Itzuli
http://www.city.chuo.lg.jp/foreign/english/index.html www.city.chuo.lg.jp

Geografia aldatu

Tokioko Geltoki nagusiaren ekialdera kokaturik dago eta administratiboki hiru eremutan bereizita dago auzoa, Nihonbashi, Kyobashi eta Tsukishima. Lehenengo biak eremu komertzialak dira eta hirugarrena Tokioko Badian dagoen uharte artifiziala da.

Historia aldatu

Tokugawa Ieyasu shogunak Edo Japoniako hiri garrantzitsuena egiteko asmotan eremu komertziala sortzea erabaki zuen Tokio eta Kansai eskualdea elkartzen zituen errepidean. Edo Aroan Edomachi izena hartu zuen, "Edo-ren erdigunea". Gaur egungo Ginza eta Tsukiji barrutiak dauden lekuan ordea Sumida ibaiaren delta baino ez zegoen. 1657an suak auzoaren zati handiena erre zuen eta berreraiki beharra izan zen.

Atzerritarrek asentamentua sortu zuten Tsukiji barrutia dagoen lurretan 1869 eta 1899 artean. 1872an alboan dagoen Ginza barrutia beste sute batek suntsitu eta Europar estiloko planifikazio modernoa egiteko aprobetxatu zen Tren geltoki nagusia eta negozio eta finantza auzoa elkartzen zituen barruti honetan. Thomas Waters arkitekto ingelesak izan zuen proiektu honen ardura.

1892an Tsukishima uhartea eraiki zen Tokioko Badian. Izenak berak "eraikitako uhartea" esan nahi du.

1923ko lurrikarak Nihonbashiko arrain merkatua erabat suntsitu zuen eta berriztu beharrean Tsukiji barrutian berria egitea erabaki zuten, gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua hain zuzen ere.

1947ko martxoaren 15ean Chūō auzo berezia eratu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Nihonbashi: Negozio eta finantza zentroa da.
    • Tokioko Burtsa
    • Japoniako Bankua
    • Nihonbashi Mitsui Dorrea
    • Japoniako Zero kilometroa.
  • Kyobashi: Merkatal eremua.
  • Tsukishima uhartea.
    • Monjayaki jatetxeak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Tokio prefektura  
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima