Ch´umilkaj Curruchiche

Guatemalako abeslaria

Ch´umilkaj Curruchiche Niccho (Guatemala, San Juan Comalapa,1996?)[1] abeslari eta musikaria, gaztelaniaz eta kaktxikeleraz abestu eta gitarra jotzen du.

Ch´umilkaj Curruchiche
Bizitza
JaiotzaSan Juan Comalapa
Herrialdea Guatemala
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaGuitarra flamenca

Facebook: chumilkaj.paginaoficial Twitter: chumilkaj Instagram: chumilkaj_ Youtube: UC1iGsGhpBrVF6x2c7HEUiZA Spotify: 1tNdYA3xA36jPi85TTpJtM iTunes: 1456871409 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Chixot-en jaioa, Comalapa, musika hezkuntza irakaslea eta komunitate kudeatzaile Kulturala da. Gurasoak bere komunitatearen liderrak dira, eta bere ama abeslari eta margolaria da. Bakarlaria izan aurretik, Tutak’al musika taldean jotzen zuen.[2] Hainbat musika forotan parte hartu du nazioartean, besteak beste, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Argentina, Kolonbia, Txile eta Estatu Batuetan.[3]

2015ean Fernando Scheel ekoizlearekin batera, K´at proiektua martxan jarri zuen, kaktxikelez sarea esan nahi du, abestia Argentinako Movimiento Canción Infantil Latinoamericana y Caribeña delakoan aurkeztu zen.[4] Urte berean, Guatemalako hauteskundeen testuinguruan #YoCuidoMiVotoGT kanpainari atxikitu zen.[5] 2010ean, Ruk’u’x artisten mugimenduaren parte egin zen.[6] Horrez gain, hainbat ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Red de Jóvenes Indígenas de América Latina, Plataforma Iberoamericana de Jóvenes (FILAC), Diálogos Hambre Cero (2018) eta Herri Indigenen Eskubideei buruzko Ruta Iberoamericana-n (2018).[7]

2020an bere lehen diska argitaratu zuen, Ch´umilkaj, Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak ospatutako Hizkuntza Originarioen Nazioarteko Urtearen testuinguruan.[3]

Mercedes Sosa eta Violeta Parraren eragina duela dio[8] eta Debil Estar, David Lemus,[3] Sara Curruchich eta Muerdo bezalako artistekin elkarbanatu du oholtza.

Diskografia aldatu

  • Ch’umilcaj (2020)[9]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2019an, Maddelin Brizuela izeneko beka, Amerika Latina eta Karibeko emakume indigenen boteretzea helburu duena, Fondo para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas de América Latina y el Caribe (FILAC) hautatua.[2] Bekari esker, parte hartu zuen Escuela Global de Liderazgo de Mujeres Indígenas del Foro Internacional de Mujeres Indígenas-en (FIMI).[7]
  • 2019an, Guatemalako Gazte Kontseilu Nazionalak (CONJUVE) gazte eredugarri gisa saritu zuen.[8]
  • 2017an, Premio Artista del Año (37. edizioa)[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «FILAC otorgó a Chúmilkaj Curruchiche Nicho la beca “Maddelin Brizuela ”» Fondo para el desarrollo de los pueblos indigenas FILAC 2019-04-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) Hora, Diario La. (2019-05-11). «Ch’umilkaj: Somos una generación que tiene la capacidad de lograr pequeños o grandes cambios» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Adn 502. (2021-03-23). «Biografía - Ch'umilkaj» ADN 502 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  4. (Gaztelaniaz) K’at canta a los niños en kaqchikel – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Cantautora maya se suma a campaña #YoCuidoMiVotoGT – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Ruk’u’x, resistir desde y con el arte» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  7. a b (Gaztelaniaz) «FILAC otorgó a Chúmilkaj Curruchiche Nicho la beca “Maddelin Brizuela ”» Fondo para el desarrollo de los pueblos indigenas FILAC 2019-04-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  8. a b (Gaztelaniaz) AGN. (2019-09-05). «Joven Ch'umilkaj reivindica con creación y valor propio a la mujer indígena en su día» Agencia Guatemalteca de Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) Ch´umilkaj, nuevo disco que sale a luz, patrocinado por ADESCA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  10. (Gaztelaniaz) Reconocen al talento guatemalteco en los Premios Artista del Año – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).

Kanpo estekak aldatu

Elkarrizketa (DeChixot, 2021)