Cesária Évora

abeslari caboverdetarra

Cesária Évora (Portugeseko ahoskeran sɨˈzaɾiɐ ˈɛvuɾɐ; Mindelo, Cabo Verde, 1941eko abuztuaren 27a - São Vicente, Cabo Verde, 2011ko abenduaren 17a), abeslari famatu caboverdetarra izan zen. Morna estiloko abeslaririk ezagunenetakoa izan zen munduan. "A diva dos pés descalços" ezizena eman zioten, "oinutsik doan diba" alegia.

Cesária Évora

(2008)
Bizitza
JaiotzaMindelo (en) Itzuli1941eko abuztuaren 27a
Herrialdea Cabo Verde
HeriotzaMindelo (en) Itzuli2011ko abenduaren 17a (70 urte)
Hobiratze lekuaMindelo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HizkuntzakCape Verdean Creole (en) Itzuli
portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoafadoa
morna (en) Itzuli
modinha (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaLusafrica

cesaria-evora.com
IMDB: nm0959925 Facebook: CesariaEvoraOfficial Youtube: UCs5WMDtJoMaX5vIMus_cPhg Spotify: 0Nks3cFWU2a7rooAlFQYgn iTunes: 27458425 Last fm: Cesária+Évora Musicbrainz: ceafdf2f-bc18-4b99-8c71-d1834b0065c3 Songkick: 107153 Discogs: 5327 Allmusic: mn0000195373 Find a Grave: 82084677 Deezer: 4086 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Musikazaleez osaturiko familia batean sortu zen, eta gazterik hasi zen abesten, bizibidea ateratzeko, baina 1980ko hamarraldian hasi zen ospea irabazten, Portugalen diskoak grabatzen hasi zenez gero, batez ere. Harrezkero Europa osora zabaldu zituen bere sorterriko doinuak, morna izeneko abesti nostalgiaz beteak, kultura portugesaren eta afrikarraren lotura erakusten dutenak.

1990. urtean argitara emandako Distino di Belita diskoarekin egin zen ezaguna Europan, eta erabateko arrakasta lortu zuen handik bi urtera Miss Perfumado izenekoarekin. Azken lanetan bereziki aipatzekoak dira Sodade antologia eta Cesaria. Cesária Évoraren ezaugarri aipagarriak ziren bere ahotsaren indarra eta doinu malenkoniatsua.

Diskografia aldatu

1.Mornas de Cabo-Verde & Oriondino, 1965

2.Cesária, 1987

3.Cesária Évora, La Diva aux pieds nus, 1988

4.Distino di Belita, 1990

5.Mar Azul, 1991

6.Miss Perfumado, 1992

7.Sodade - Les plus belles mornas de Cesaria, 1994

8.Cesária, 1995

9.Cesária Évora à L'Olympia, 1995

10.Cabo Verde, 1997

11.Best of Cesária Évora, 1998

12.Nova Sintra, 1998

13.Le monde de Cesária Évora, 1999

14.Café Atlântico, 1999

15.Cesária Évora : L'essentiel, 2001

16.São Vicente di Longe, 2001

17.Anthology, 2002

18.Anthologie: Mornas & Coladeras, 2002

19.The Very Best of Cesária Évora, 2002

20.Voz d'Amor, 2003

21.Les essentiels, 2004

22.Rogamar, 2006

23.Rádio Mindelo, 2008

24.Nha sentimento, 2009

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cesária Évora