Centuripeko inskripzio sikuloa

Centuripeko inskrizioa sikuloerazko inskripziorik handiena da. Idazkun hau askos baten gainekoa da, hau da, edariak gordetzeko zapaldutako txongil batean. Dirudienez, K.a. V. eta IV. mendeen artekoa da[1]. Askosa Centuripen aurkitu zen eta Alemaniako Karlsruheko eskualdeko museoan dago ikusgai.

Inskripzioa aldatu

Idazkian erabilitako alfabetoa Hadranoarra da, hau da, sikuloerarekin egindako greziar alfabetoa. Hizkuntz honetako hizkiez gain, beste karaktere batzuk ditu. Guztiz itzuli da eta nabaria da sikuloera eta latinaren arteko antzekotasuna. Baieztapen horrek ziurtatzen du bi herriek jatorri komuna zutela[2].

Testua latinezko karakteretan
Sikuloeraz Euskaraz
Nunus tenti mim, arustainam.

Iemi tom, esti durom,
Nane pos durom iemi, tom esti veliom.
Ned emponitantom eredes vinbrotrom.

Lagun batek txongila ematen dit.

Ni zure gauza edo nanoa naiz.
Opari bat naizenez, zurea naiz.
Baina oinordekoek hemen ez dute egositako ardoa jarriko[3].

Txongilak berak adierazten du Nanus baten oparia dela (izena nahiko arrunta sikuloen artean). Latinarekiko antzekotasuna “e” bocatiboan dago edo “eredes” hitzean, antzekoa latinezko heredes hitzarekin. “Durom” hitza konpara daiteke latinezko donum-ekin edo grekerazko δώρον-ekin. Inskripzio honetako beste bertsio batzuk badaude ere.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. FERRI, Silvio: L'iscrizione «sicula» di Centuripe e le sue esigenze archeologiche, in Latomus, T. 15, Fasc. 3, Bruxelles, Societe d’Etudes (Kontsultatutako URL 2019.01.25ean
  2. Dionisio Halikarnasokoa:, I, 9, II.
  3. M. Durante irakasleak egindako itzulpena.