Celeste Rodrigues

abeslari portugesra

Maria Celeste Rebordão Rodrigues (Fundão, 1923ko martxoaren 14aLisboa, 2018ko abuztuaren 1a) fado abeslari portugaldarra izan zen, Amália Rodriguesen ahizpa.

Celeste Rodrigues

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Celeste Rebordão Rodrigues
JaiotzaFundão (en) Itzuli1923ko martxoaren 14a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa2018ko abuztuaren 1a (95 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoafadoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0735076 Musicbrainz: 2b2b13e4-7355-4fd5-afb2-5eb1ddb73047 Discogs: 1524601 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1923ko martxoaren 14an jaio zen Fundãon. Gurasoekin Lisboara etorri zen 5 urte zituela; Vila Cândidan finkatu ziren lehenik, gero Campo de Ouriquen eta, geroago, Alcântaran[1].

Fabrika batean lan egin ondoren, bere ahizparekin Cais da Rochako eskualdeko produktuen salmenta puntu batean lan egin zuen[1]. 17 urterekin Zé Casimiro zezenzaleaz maitemindu zen eta hiru urteko harremana izan zituen[2].

1945ean, 22 urte zituela, egin zuen debuta Casablancan (geroago Teatro ABC), Parque Mayerren[1].

25 urte zituela Alberto Varela Silva aktore portugaldarra ezagutu zuen, 30 urterekin ezkondu zen eta harekin bi alaba izan zituen[2][1]. Krabelinen Iraultzaren ostean, urte erdi eman zuen Kanadan eta dibortziatu zuen[2].

2018ko abuztuaren 1ean hil zen Lisboan, eta Prazeres hilerrian lurperatu zen[3].

Diskografia aldatu

58 disko grabatu zituen[2]. Hona hemen horietako batzuk:

  • Celeste Rodrigues (1955)
  • Lisbon's Great Celeste Rodrigues (1960)
  • L'Arte Del Fado Portoghese (1974)
  • Celeste Rodrigues (1974)
  • Fado Celeste (2007)

Filmografia aldatu

  • Alfama em Si[4]
  • Xavier (1992)
  • Fado Celeste (2010)[1]
  • Cabaret Maxime (2018)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Portugesez) «Celeste Rodrigues» Museu do Fado.
  2. a b c d (Portugesez) Mendonça, Bernardo. «Na sombra de um mito: Celeste Rodrigues (1923-2018)» Expresso 2018-08-01.
  3. (Portugesez) «Morreu a fadista Celeste Rodrigues» TimeOut 2018-08-01.
  4. (Portugesez) Mendonça, Bernardo; Santos Duarte, João. «Celeste Rodrigues, aos 94 anos: "A vida todos os dias é uma aventura. Gostava de chegar aos 100 e gravar um último disco"» Expresso 2017-04-21.

Kanpo estekak aldatu