Celastrina argiolus
Celastrina argiolus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Hainbat tokitan kobre tximeleta izena ere ematen zaio. Eremu holartiko guztian aurkitzen da, Europan, Asian, Ipar Amerikan eta Afrika iparraldean. Finlandiako tximeleta nazionala da.
Celastrina argiolus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Celastrina |
Espeziea | Celastrina argiolus Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Pirakanta, Ote, Cornus eta Ilex |
Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Papilio argiolus izena eman zion.
Deskribapena aldatu
Tximeleta txikia da, hegal-zabalera 26-32 mm artekoa da. Emeak arrak baino handiagoak dira. Hegalak kobalto-urdin kolorekoak dira eta ertzetan kolore beltza edo gris iluna izaten dute. Ertz ilun hori zabalagoa da emeen kasuan. Hegalen azpialdea urdin argia da, ia zuria[1]. Buruan begi ilun handiak palpo zuri luzeak eta eraztun zuridun antenak dituzte.
Beldarrak zapal samarrak dira eta ile fin ugari dituzte. Berdexkak izan ohi dira, baina beste kolore batzuk ere izan ditzakete[1].
Bizi zikloa aldatu
Bi tximeleta belaunaldi izaten dira urtean, bata udaberrian (apiriletik ekainera) eta bestea udan (uztailean eta abuztuan). Uda luzatzen den tokietan hirugarren bat ere izan dezakete irailean[2].
Emeak lore eta hostoen kimuetan ezartzen ditu arrautzak. Beldarra jaiotzen denean inurriekin elkartzen da eta haiekin batera landare mota asko kontsumitzen ditu[2]. Pupa landare baten hostoaren azpiko aldean ezartzen da eta okre kolorekoa da, orbain marroiak ere baditu.
Parasitismoa aldatu
Celastrina argiolus tximeletaren kopuruak gora beherak izaten ditu ziklikoki. Listrodromus nycthemerus listorrak arrautza jartzen du Celastrinaren beldarraren barruan eta pupatzen ari denean liztorraren larba ateratzen da, tximeleta hilez[3].
Habitata aldatu
Tximeleta honi naiade estaen zaio toki batzuetan. Greziar mitologian naiadeak ur gezatako ninfak ziren eta tximeleta hau ur lasterretan eta iturburuetan aurkitzea ohikoa da, leku ilun eta hezeetan batez ere[4]. Itsas mailatik 1.900 metrotako altuerara aurkitu daiteke[1].
Iruditegia aldatu
-
Arra.
-
Emea.
-
Hegalen azpialdea.
-
Arrautza.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Náyade. Celastrina argiolus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ a b Aguado Martín, Luis Oscar. (2007). Las mariposas diurnas de Castilla y León : (Lepidópteros Ropalóceros) : especies, biología, distribución y conservación. Junta de Castilla y León, Consejería de Medio Ambiente ISBN 978-84-9718-472-4. PMC 630854411. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ «UK Butterflies - Holly Blue - Celastrina argiolus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ «Celastrina argiolus on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).