Cava del Rivettazzo Solarinoko 4 km iparraldera dagoen nekropoli sikuloa da, Sortinorako 28. errepide probintzalean.

Cava del Rivettazzo
Cava del Rivettazzoko zenbait hilobi
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSolarino
Eskualdea Sizilia
Historia
GaraiaK.a. II. milurtekoan
UzteaBizantziar Aroa
Garaia(k)Brontze Aroa
KulturaSikuloak
Indusketa
Indusketa datak1903
ZuzendariakPaolo Orsi
Bisitagarriabai

Azalpena aldatu

Paolo Orsi arkeologoak eriden zuen XX. mendearen hasieran. Brontze Aroko nekropoli honek 100 hilobi inguru ditu eta aditu honen arabera, toki bakarra da Brontze Aroko hiru faseak ikusteko[1], hau Siziliako protohistoriako mugarri gisa hartu behar da. Izan ere, Pantalica-motako sukarrizko labanak, kareharrizko perla horiak eta pitxerrak kontuan hartuz, Trentoko arkeologoak ondorioztatu zuen nekropoliko data lehen eta bigarren aldiko Sikulo izeneko trantsizioari zegokiola. Adierazpen hori bermatzen zuten ere, 24. hilobian aurkitutako elementu zeramikoek. Hirugarren aldikoa zen, berriz, 10. hilobian aurkitutako hileta-kita.

Azken finean, esan zezakeen Rivettazzon nahiz eta jende gutxi bizi, eten gabe K.a. II. milurteko baino lehenagoko mendeetatik biztanteak zituela, hau da, Behe Brontze Arotik. Hurrengo aroetan (Erdi Brontze Aroa eta Goi Brontze Aroan) populazioa txabolezko herrietan bizi zen, baina oraindik ez dago haien aztarnarik.

Orsiren ustez, txabolak bi taldetan banatu ziren, elkarrengandik ez oso urrun: bata Bernardo auzoaren atzean zegoen, labarra kontrolatuz, eta bestea aurreko aldean, Carrubbedda auzoan.

Anapo ibaiak, urez hornitzean eta komunikazioak erraztean [ohar 1], bi toki hauen populatzea erraztu zuen mende askoren zehar, Bizantziar aldira arte. Horren ostean, tokietako suntsiketak gertatu ziren. Horrela adierazita dago aldi bakoitzeko nitxoen formen aniztasunarekin eta material berriak hilobi zaharrenetan agertzearekin, Cozzo Collurako indusketetan gertatu zen moduan.

Cava del Rivettazzoren ondoan, Calancon del vento edo Cava del Parrocoren nekropoli handia dago, bizantziarrek suntsituta, zeinen erreferentziazko herria Cugno Cardonen biziko baitzen. Nahiz eta arrroa izan, Orsik ez zuen inoiz toki hau ikasi[2].

Iruditegia aldatu

Oharrak aldatu

  1. Siziliako ekialdeko kostan (Ortigia) eta ibilguaren goiko aldean (Pantalica).

Erreferentziak aldatu

  1. ORSI, Paolo: Rivettazzoko nekropolia (Sirakusa), 1903, Bullettino della Paleontologia Italiana, 23-28 or., Serafino M. (Paolo) apaizak: Apostolu Paulo tradizioan, arkeologian eta Udalerriaren eta San Pablo Solarino elizaren gurtzean, 1979
  2. SUDANO, Orazio: Rivettazzoko nekropoli txikia: Siziliako zibilizazioaren fase guztiekin, Sizilia, 2002.06.14, 30. or.

Bibliografia aldatu

  • AGNELLO, Giuseppe: Paolo Orsiren bibliografia, 1925, Vallecchi, Firenze.
  • ALBANESE, Rosa Maria: Sicani, Sculi, Elimi: forme di identità, modi di contatto e processi di trasformazione, 2003, Longanesi, Milano, 48 or. ISBN: ISBN: 88-304-1684-3
  • GOZZO O.F.M., |Padre Serafino M. (Paolo): L'Apostolo Paolo nella tradizione, nell'archeologia e nel culto del Comune e della Chiesa di San Paolo Solarino, 1979.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu