Carrickfergus (gaeleraz Carraig Fhearghais, eskozieraz Carrick) izen bereko gazteluaren inguruan eraturiko herria da, Belfast hiriburutik 18 kilometro ipar-ekialdera dagoena, Belfasteko metropoli eremuan dago beraz. Antrimeko konderriaren barnean dago.

Carrickfergus
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
County of Northern IrelandAntrimeko konderria
Posta kodeaBT38
Geografia
Koordenatuak54°42′49″N 5°48′27″W / 54.7136°N 5.8075°W / 54.7136; -5.8075
Map
Azalera12.242 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakPortsmouth (New Hampshire)

Etimologia aldatu

Dál Riatako errege mitikoa zen Fergus Mór izan zen gazteluaren izena inspiratu zuena. Carrick hitzak "arroka" esan nahi du.

Historia aldatu

1177an Carrickfergus gaztelua eraiki zuen John de Courcyk. Herria bera inguruan eratuz joan zen, Belfast sortu baino lehenago. Badia bera ere gaur egun Belfast Lough izenaz ezagutzen den arren, mendeetan zehar Carrickfergus Lough izan zen.

Irlandarren eta ingelesen arteko Bederatzi Urteko Gerran (1595-1603) irlandarrek setiatu zuten baina koroaren aldeko indarrek bertan iraun zuten herriko kaietik sartzen ziren horniketei esker. XVII mendean gazteluak setio asko izan zituen eta sarritan aldatu zen eskuz, harik eta 1690an Schomberg generalak Ingalaterrako Gilen III.arentzat eskuratu zuen arte.

Bigarren Mundu Gerran Armada estatubatuarraren base bat izan zen herrian. 70. hamarkadan ehungintzak bultzada ekonomikoa eman zion herriari eta gaur egun turismoa ere nabarmena da.

Musika aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

  • Robert Adrain (1775–1843), garaiko matematikaririk handienetakoa.

Hiri senidetuak aldatu

 
Carrickfergus herriaren ikuspegia, gaztelutik aterata



Kanpo estekak aldatu