Carrick-on-Shannon (irlanderaz Cora Droma Rúisc), Irlandako Leitrim konderriko hiriburua da. Bere izenak dioen bezala, udalerri hau Shannon ibaiak zeharkatzen du. 2006ko erroldaren arabera 3.163 biztanle zituen.

Carrick-on-Shannon
Cora Droma Rúisc
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Leitrim konderria
Geografia
Koordenatuak53°56′49″N 8°05′24″W / 53.9469°N 8.09°W / 53.9469; -8.09
Map
Altuera45 metro
Demografia
Biztanleria4.062 (2016)
Bestelako informazioa

Etimologia aldatu

Ingelesezko Carrick-on-Shannon izenak "Shannon ibaiko haitza" esan nahi du, irlanderazko Cora Droma Rúisc izenak aldiz "paduradun mendikateko presa".

Historia aldatu

Shannon ibaia gurutzatzeko toki hegokia denez Ulster mendebalderako atea izan da mendeetan zehar.

Burdin Arotik populatua izan da ingurunea. Erdi Aroan O'Rourke eta O'Raghnaill familien menpe egon zen 1607an hiri eskubideak lortu zituen arte. 1840an Jamestown ubidea ireki zenean Carrick arte nabigatu ahal izateak garapen handia ekarri zion herriari. 1846an harrizko zubia eraiki zen egurrezkoa ordezkatzeko.

1960 urtean Grand Canal konpainia itxi zenean Carrickeko portua kirol portu bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Carrick gazteluaren aztarnak
  • Andre Mariaren eliza
  • Costello kapera, munduko txikienetakoa, 1877an eraikia.

Jaialdiak aldatu

2005 urtetik aurrera Water Music Festival jaialdia ospatzen da, 2008tik aurrera astebeteko jaialdia izaten da gainera.

Hiri senidetuak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu