Carrauntoohil, Carrantuohill edo Carrauntuohill[1] (irlanderaz Corrán Tuathail, euskaraz "Tuathalen igitaia" esan nahi duelarik) Irlanda osoko mendirik garaiena da (1.039 metro). Irlandako Errepublikako Kerry konderrian dagoen Iveragh penintsulan kokatzen da eta Macgillicuddy's Reeks mendilerroaren erdigunean kokatzen da, bere barnean dagoelarik. Carrauntoohil mendiarekin bat irlandar lurraldean nolabaiteko garaiera nabariko beste bi mendi ere badaude: Beenkeragh mendia (1.010 metro) eta Caher mendia (1.001 metro). Irlanda osoan mila metroko garaiera igarotzen duten beste bi mendi besterik ez daude: Dingle penintsulan kokatzen den Brandon mendia eta Tipperaryko konderrian kokatzen den Galtymore mendia.

Carrauntoohil
Corrán Tuathail
Datu orokorrak
Garaiera1.038,6 m
Prominentzia1.038,6 m
Motamendi, turismo-atrakzioa eta climbing area (en) Itzuli
Geografia
Map
KoordenatuakErrepublika_type:_scale:_dim:_globe:Earth 51°59′56″N 9°44′34″W / 51.9989°N 9.7428°W / 51.9989; -9.7428
MendikateaMacgillicuddy's Reeks
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Kerryko konderria
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna.
Ohiko bideaHag's Glen kokalekuaren hegoaldetik joanaz.
Geologia
Material nagusiahareharri

Irlandako mendi garaienarako igoera turista eta mendizaleek burutzen duten ohiko jarduera bat da: gune erabiliena Hag's Glen kokalekuaren hegoaldea da, Devil's Ladder ("Deabruaren harmailak") izeneko igoera maldatsutik barna. Carrantuohill mendira igotzeko ez da ekipamendu berezirik behar, ibilbidea nahiko erraza baita, nahiz eta azkenaldi honetan harri erorketen arriskua eta bertaratzen diren pertsona kopuru gehiegizkoarengatik ibilbidea ez ziurra eta lursaila ezegonkorra bilakatzen hasi. Carrantuohill menditik mila metroak igarotzen dituzten beste bi mendietara doan bidezidorra ere abiatzen da (zaldiz ere egin daitekelarik).

Mendiaren baldintza metereologikoak betiere zeharo aldakorrak izan ohi dira eta maiz mendizaleen kezkak pizten dituzte: beharrezko ekipamendurik gabe doazen eskalatzaileen ondorioz heriotz ugari izan dira. Gailurrean 5 metroko garaiera duen gurutze bat kokatzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu