Carpobrotus edulis edo katu-azazkala Aizoaceae familiako landare zukutsua da, jatorriz Hegoafrikakoa eta Euskal Herriko kostan bertakotu dena landare inbaditzaile bihurtuz. Zenbait egileen arabera, landare eraldatzailea (edo transformatzailea) ere bada. [1]

Carpobrotus edulis
Carpobrotus edulis loretan
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAizoaceae
LeinuaRuschieae
GeneroaCarpobrotus
Espeziea Carpobrotus edulis

Landare honek erraztasun handia du sustraiak eta aldakaitzak sortzeko eta, horregatik, zurtoinaren edozein zati propagulu bihur daiteke. Katu-azazkalak eragin fitotoxikoa du eta bertako landaredia ernetzea galarazten du. Lehortearekiko eta gazitasunarekiko erresistentzia handia du, eta ondo hazten da lurzoru hareatsuetan.

Horregatik, habitata itsasertzeko dunak eta labarrak ditu, azken ezaugarri horiek direla-eta, toki horietan primeran egokitu baita. Desagerrarazteko lanak, batez ere, eskuz egin ohi dira.

Ezaugarriak aldatu

Landare zukutsu herrestaria da, aurrez aurreko hosto mamitsu eta hirukiak dituena 3-10 cm artekoak.

Loreen diametroa 8-9 cm da, arrosa bizikoak edo hori ahulekoak.

Fruitua, jateko ona, hazi ugari sortzen ditu, askotan ehun inguru.

Euskal Herrian aldatu

Jatorri aloktonoa duen espeziea da, komunitate naturaletan ezarpen iraunkorrekoa.

Sartze-era: Ornamentazio-lorezaintzan erabili da. Beraz, lorategietatik eratorritakoa da.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EAEko flora aloktono inbaditzailearen diagnosia. Bilbo: Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Eusko Jaurlaritza, 17-33 or..