Carmen Velasco Martínez

Carmen Velasco Martínez (Portugalete, Bizkaia, 1995) euskal bioteknologo eta ikerlaria da.

Carmen Velasco Martínez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Velasco Martínez
JaiotzaPortugalete, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola
Euskal Herriko Unibertsitatea
Cardiffko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbioteknologoa
Enplegatzailea(k)Cardiffko Unibertsitatea

Biografia aldatu

Portugaleten jaio zen 1995 urtean. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak. Ondoren, bioteknologia gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bioteknologian masterra eta gero doktoregoa egin zituen Cardiffko Unibertsitatean.

Nazioarte mailan doktorego-ikerlari gisa aritu da bioteknologia-eremuan, besteak beste Oxfordeko Unibertsitatean, Cambridgeko Unibertsitetan edota Cardiffko Unibertsitatean.[1][2]

Euskal Bioteknologia Elkartearen (eusBIOTEK) kide da.[3] Gaur egun, Andaluziako bioteknologia eta garapenerako institutuan (IBYDA)[4][5] lan egiten du ikerlari gisa.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Miss Carmen Velasco Martinez - People» Cardiff University (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  2. (Ingelesez) Wales, Cancer Research. «Shining Stars Series: 2» Cancer Research Wales (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  3. «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga. (2022-01-26). «Ibyda, nuevo instituto andaluz de investigación de biotecnología y desarrollo azul de la UMA» Málaga Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  5. (Gaztelaniaz) AGUILAR, PAULA F.. (2022-03-22). «Ibyda, el camino hacia el desarrollo sostenible» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  6. (Ingelesez) «El IBYDA organiza un Taller de Educación Ambiental - Instituto de Biotecnología y Desarrollo Azul» IBYDA - Instituto de Biotecnología y Desarrollo Azul (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Kanpo estekak aldatu