Carlota Pi
Carlota Pi Amorós (Bartzelona, 1976) ingeniari eta enpresaria da. Beste bi ingeniarirekin batera, Oriol Vila eta Ferran Nogué, 2010ean, Holuz merkaturatzaile elektrikoa sortu zuen. 2019an Burtsako Merkatu Alternatiboan (MAB) kotizatzen hasi zen enpresa hori.[1]
Carlota Pi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa IESE Business School |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Holaluz (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia aldatu
Carlota Pi Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoan eta IESAko (Nafarroako Unibertsitatea) MBAn José Antonio Segarraren ikasle izan zen.[2][3]
Holaluz aldatu
2010az geroztik Holaluzeko lehendakaria. 2013ko urrian, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) antolatu zuen lehen elektrizitate-erosketa kolektiboa irabazi zuen.[4] Mugarri horri esker, enpresa 2.500 bezerotik 25.000 bezerora igaro zen bost astean. Konpainiak 180.000 bezero zituen 2019an, eta 180 milioi euro fakturatzen zituen. Bere kudeata sasoian, komertzializatzaileak hitzarmenak sinatu zituen jatorri hidraulikoko, eguzki-energiako, biogasako edo termoelektrikoko energia garbien ekoizleekin, eta Energiaren Batzorde Nazionalaren (CNE) elektrizitate berdearen ziurtagiriak lortu zituen.[5]
Goraipamenak aldatu
- AED (Espainiako Zuzendarien Elkarteko) saria 2017ko zuzendariari.[6]
- Jaume I.aren Errege Saria 2019ko ekintzailetzari.
Erreferentziak aldatu
- ↑ La empresaria que promete una factura de la luz “sin trampa ni cartón”. El País 29 de diciembre de 2019.
- ↑ «Carlota Pi, la directiva que sabe explicar la factura de la luz» Cinco Días 25 de junio de 2018.
- ↑ «Fallece el “maestro de directivos” José Antonio Segarra» IESE Universidad de Navarra 8 de mayo de 2019.
- ↑ Europa Press: Holaluz.com gana la compra colectiva de OCU. .
- ↑ Carlota Pi, cofundadora de la comercializadora eléctrica Holaluz.com. Cinco Días 31 de octubre de 2013.
- ↑ Francisco Riberas y Carlota Pi, directivos del año. Cinco Días 3 de julio de 2018.