Carlos Trevilla

sindikalista espainiarra

Carlos Trevilla Acebo (Villaverde Turtzioz, Bizkaia, 1946ko martxoaren 16a) sindikalista da. Teologia eta Maisutza ikasketak egin zituen. 1972an sartu zen UGT sindikatuan, eta hainbat kargu izan ditu; besteak beste, Formazioko idazkari eta Komunikazio eta Irudi idazkari izan zen UGT-Euskadi Exekutibaren hainbat agintalditan. 1998ko martxoan, UGT-Euskadiren VII. Kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten, eta kargu hori izan du 2002 arte. Josu Frade ordezkatu zuen karguan. Babcock & Wilcox ondasun-ekipoko enpresan lan egiten du, Giza Baliabideen arloan. Ramón Rubial Fundazioko lehendakariordea da.

Carlos Trevilla
Bizitza
JaiotzaVillaverde Turtzioz1946ko martxoaren 16a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaUnión General de Trabajadores

Erreferentziak aldatu