Carlos Ramírez Yepes

txirrindulari kolonbiarra

Carlos Alberto Ramírez Yepes (Medellín, Antioquia, Kolonbia, 1994ko martxoaren 12a), BMXko txirrindularia da, eta domina olinpiko bikoitza ere.

Carlos Ramírez Yepes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Alberto Ramírez Yepes
JaiotzaMedellín1994ko martxoaren 12a (30 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Twitter: RamirezBmx Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Karlos oso gaztetan hasi zen bizikletan ibiltzen, bere gurasoak bultzatuz. Urteak pasa ahala, hainbat diziplina landu zituen, hala nola saskibaloia eta igeriketa, bere kirola aurkitu zuen arte: BMX. Medellin hirian, kirol honen hazitegietn hasi zen 5 urte bete zituen egun berean.

Bi gurpilen munduan, "Mago Txikia" ezizenez da ezaguna bizikletan duen bizkortasunagatik eta trebetasunagatik[1].

Olinpiar Jokotan parte hartzea aldatu

BMXn brontzezko bi domina olinpiko lortu zuen lehen gizonezko latinoamerikarra izan zen.

2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, photo finish bitartez erabakitako final zirraragarrian eta irteera puntutik azken postuan atera ostean, postuak irabazten joan zen kurba estuak oso ondo aprobetxatuz eta, horrela, azkenen, podiuma lortuz.

   

Hurrengoa, Tokio 2020an izan zen (2021eko uztailaren 31n); aurrekari oso hunkigarri eta arriskutsuekin, pista oso leun jarri zen euriaren ondorioz, baina hori ez zen eragozpena izan "Mago Txikiarentzat". Bi egunetan zehar, sailkapen guztiak gainditu zituen, eta, gero, final amorratu baten ostean, bigarren brontzezko domina olinpikoa lortu ahal izan zuen.

 

Munduko bere lehen BMX Txapelketa (Brasil 2002) aldatu

Ia 20 urte igaro dira Carlos Ramírezek lehen BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketa irabazi zuenetik, Paulinan, Brasil. Garai hartan, "Mago Txikiak" 8 urte besterik ez zituen, eta BMXren mundua harritu zuen bere altzairuzko nerbioekin, eta horrek, 2002ko uztaileko hilabete horretan, Brasilgo UCIko Junior BMXko Munduko Txapeldun izatera eraman zuen.

 

Munduko bere bigarren BMX Txapelketa (Erresuma Batua 2012) aldatu

2012an, bere lehenengo BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, parte hartu zuen junior gizonezkoen kategorian, eta Munduko Txapeldun izendatu zuten Birminghamen (Erresuma Batua). Txapelketa horretan bertan, bigarren postua lortu zuen junior mailako gizonezkoen erlojupeko modalitatean[2]. Carlos Munduko BMX Txapelketa garrantzitsuenean lortutako urrezko domina berriarekin, BMX nazionalaren belaunaldi berriaren parte bihurtu da.

Esteka honetan une fantastiko horren informazio eta argazki gehiago ikus ditzakezu: Antioquia eta Kolonbiako Kirola .

BMX Munduko Txapelketako parte-hartzerik onenak aldatu

Munduko BMX Laburpena - Carlos Ramírez
Urtea Herrialdea Herria Sailkapena
2019 (  Belgika Zolder Finalerdietan eroria
2018 (  Azerbaijan Baku Finalerdietan eroria
2017 (  AEB Rock Hill Final laurdenak
2016 (  Kolonbia Medellin 8.
2015 (  Belgika Zolder Final laurdenak
2014 (  Herbehereak Rotterdam 4.
2013 (  Zelanda Berria Auckland Final laurdenetan eroria
2012 (  Erresuma Batua Birmingham Junior mailako Munduko Txapelduna

Juniorren 2. Erlojupekoa

2011 (  Danimarka Kopenhage 4.a
2010 (  Hegoafrika Pietermaritzburg Txapeldunorde
2009 (  Australia Adelaide 3.
2008 (  Txina Taiyuan 7.
2007 (  Kanada Victoria 5.
2006 (  Brasil Sao Paulo 3.
2005 (  Frantzia Paris 5.
2004 (  Herbehereak Valkenswaard 8.
2003 (  Australia Perth Txapeldunorde
2002 (  Brasil Paulina Junior mailako Munduko Txapelduna

(8 urterekin)


   

BMX Munduko Kopetan parte hartzerik onenak aldatu

Elite kategoriako lasterketa-multzoa, zeinak, ziklo olinpikoetan zehar, kirolariei aktibitateari eta lehiari eustea ahalbidetzen dien.

Laburpena BMX Munduko Kopak-Carlos Ramírez
Urtea Herrialdea Herria Sailkapena
2021 (  Kolonbia Bogota Txapeldunorde
2020 (  AEB Houston Covid-19 dela eta bertan behera utzi zen
2020 (  Australia Shepparton Txapeldunorde
2020 (  Australia Barthurs 4.
2017 (  Argentina Santiago del Estero Txapeldunorde
2016 (  Herbehereak Papendal 3.
2013 (  AEB Chula Vista 3.
2012 (  Herbhereak Papendal 4. (junior korrikalaria)

Banakako UCI BMX Ranking historikoa aldatu

UCIk onartutako urtean egiten diren lasterketa guztien batura da, eta, puntu hauen arabera, hurrengo urteko munduko txapelketarako parte-hartze kuotak entregatuko dira.

Banakako sailkapen historikoa Carlos Ramírez (UCI)
Urtea Sailkapena
2020 3
2019 14.
2018 4..
2017 10.
2016 2..
2015 34.
2014 18.
2013 31.
2012 1.
2011 8.

Azken ohoreak aldatu

Bogotako Alkatetzak, Parque El Salitre-ko BMX pistari, Kolonbiako onena, izena aldatu zion Carlos Ramírez BMX Pista izena jarriz.

   

Kolonbiako Errepublikaren Ohorezko Mozioa eta kondekorazioa

 

Tokio 2020rako bizikleta berria aldatu

(2021eko uztailaren 14a) GW Bicycles-ek, "Mago Txikia" eta Kolonbiako BMX taldeak erabiltzen dituen bizikletak babesten dituen markak "MARCO G1+" delakoak diseinatu du olinpiarrekin batera. Informazio gehiago GW Bicycles Instagram-en

   

BMXko palmaresaren laburpena aldatu

Kirolariaren titulu ofizialak hauek dira[3]:

Olinpiar Jokoak aldatu

Munduko Txapelketak aldatu

  • 2012ko BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
    •   Junior Gizonezkoen Munduko Txapelduna
    •   Gizonezkoen Junior Erlojupekoa

Munduko Kopak aldatu

  • Munduko Kopa Bogota, Kolonbia 2021
    •   gizonezkoen banakakoa
  • Shepparton Munduko Kopa, Australia 2020
    •   gizonezkoen banakakoa

Hego Amerikako Jokoak aldatu

  • 2018ko Hego Amerikako Jokoak
    •   gizonezkoen banakakoa

Joko Bolibartarrak aldatu

  • 2017ko Joko Bolibartarrak
    •   gizonezkoen banakakoa
    •   Gizonezkoen erlojupekoa

Kolonbiako txapelketak aldatu

  • 2016ko BMX Txirrindularitza Txapelketa Nazionala
    •    gizonezkoen banakakoa
    •   gizonezkoen banakakoa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu