Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans

gudari espainiarra

Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans (Santillana del Mar, 1908ko irailaren 5a- Eibar, 1936ko irailaren 27a) Borboi etxearen partaidea, Bi Sizilietako adarrakoa, Espainiako infantea, militarra, Espainiako Gerra Zibilean hil zen, frankisten alde Eusko Gudarostearen aurka borrokatzen. Haren omenez, frankistek, Morkaiko mendian, Elgoibaren, gurutz bat altxatu zuten.[1]

Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos María Fernando Felipe Justiniano de Borbón-Dos Sicilias y Orleáns
JaiotzaSantillana del Mar1908ko irailaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaEibar1936ko irailaren 27a (28 urte)
Familia
AitaPrince Carlos of the Two Sicilies
AmaPrincess Louise of Orléans
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaColegio del Pilar (en) Itzuli
Murtziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Familia aldatu

Gurasoak Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Luisa Orleansekoa ziren. Carlosek hiru arreba zituen, horietako bat Maria de las Mercedes, Juan Carlos I.a Espainiakoaren ama. Beraz, azken honen osaba zen.

Biografia aldatu

Carlos Borboi Santillana del Mar herrian jaio zen, Alfontso XIII.aren erregealdian, 1908ko irailaren 5ean. Borboi etxearen partaide gisa Espainiako infantearen izendapena zuen. Batailoa aipatutako herrian, Benamejí markesen jauregian, abuztuaren 14an. Bere izen guztiak hauek ziren: Carlos María Fernando Felipe Justiniano. 1921ean, aita Andaluziako Eskualde militarraren burua izendatu zuten eta Sevillara eraman zuten. 1931ko apirilaren 14an, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen eta familia osoa Alfontso XIII.a]]rekin batera, Espainiatik alde egin zuten. 1936an, militar golpistek estatu kolpea eman zutenean, Carlosek bere aitari boluntario gisa altxatuekin joateko baimena eskatu zion. Uztailaren 30ean Iruñean, bertako Militar Komandantzian aurkeztu zen boluntario. Lontinanteorde konplementoko izendapenarekin, Gipuzkoako frontera bidali zuten, Iruñeako Zulatzaileen Bigarren Konpainiaren komandante gisa. Kalamua mendietan errepublikazaleek gogor egin zieten aurre espainol faxistei.[2] Han borrokan zebilenean kopetan tiro bat jaso zuen eta bertan hil zen. Lehen unean Tolosako hilerrian lurperatu zuten. 1941eko ekainaren 9an, bere gorpuzkinak Sevillako Divino Salvador elizara eraman zituzten.

Morkaiko Gurutzea aldatu

Mendi honetan frankistek bera omentzeko gurutzea altxatu zuten. Gaur egun erdi ezkutatuta dago pinuen artean, eta jaiotza bat ipini dute azken urteotan haren azpialdean. Inguru horretan hil zen Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans Espainiako Gerra Zibilean.

Elgoibarko udalaren esanetan herrian ez dago monumentu horren jatorri frankistaren kontzientzia.[1] Mendi honetan, bestetik, gerra garaiko lubakiak ikus daitezke oraindik.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu