Carlos Arizaga Toral (1891-1972) Ekuadorko musikagilea izan zen, Gotas de ajeno bezalako abestiengatik ezaguna. Cuenca hirian jaio zen 1891n. Ekuadorko poesiaren ikaslea, gai honi buruzko hainbat saiakera idatzi zituen. Gotas de ajeno pasilloaz gain (Julio Florezen letra), tangoak, polkak eta pasodobleak ere konposatu zituen. Piano, bandoneon, musika-zerra eta gitarra jotzaile bikaina izan zen.

Carlos Arizaga Toral
Bizitza
Jaiotza1891
Herrialdea Ekuador
Heriotza1972 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Politikan jardun zuen eta Azuay probintziako diputatu izan zen hainbat legegintzalditan. 1950eko hamarkadan, kabineteko ministro ere izan zen.[1]

Cuencan hil zen 1972an.

Erreferentziak aldatu

  1. Boletín de la Academia Nacional de Historia, Academia Nacional de Historia (Ecuador), 1973

Kanpo estekak aldatu