Carlo Collodi

idazle italiarra

Carlo Lorenzini (Florentzia, Italia,1826ko azaroaren 24a - 1890eko urriaren 26a ), Carlo Collodi edo Collodi deituraz ere ezaguna, kazetari eta italiar idazlea izan zen. Le avventure di Pinocchio ("Pinotxoren abenturak") eleberriagatik ospetsua.

Carlo Collodi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlo Lorenzini
JaiotzaFlorentzia1826ko azaroaren 24a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia  (1826ko azaroaren 24a -  1859ko abenduaren 8a)
United Provinces of Central Italy  (1859ko abenduaren 8a -  1860ko martxoaren 22a)
 Sardiniako Erresuma  (1860ko martxoaren 22a -  1861eko martxoaren 17a)
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1890eko urriaren 26a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaFlorentzia1890eko urriaren 26a (63 urte)
Hobiratze lekuaCimitero delle Porte Sante (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea, kazetaria eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Carlo Collodi
Genero artistikoahaur literatura
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Curtatone and Montanara (en) Itzuli

carlocollodi.it
IMDB: nm0172830 Allocine: 85040 Allmovie: p316744 IBDB: 10100
Musicbrainz: 6f31fa98-addc-486b-b666-d08951cbaac5 Find a Grave: 9904286 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Domenico Lorenziniren (markes baten sukaldaria) eta Angela Orzaliren semea zen. Izen osoa Carlo Lorenzo Fillipo Giovanni Lorenzini zuen. "Collodi" ezizena, 1856tik aurrera erabili zuena, haren amaren sorterria da (Toscanan).

Pinotxoren sortzailea izateagatik hilezkortua bada ere, eleberri eta komediak ere idatzi zituen.

Ama pontekoa Mariana Ginori dukesa izan zuen. Ikastetxera eta haztetxera joan zen, eta bertan erretorika eta filosofia ikasi zituen. Haren lehen langunea liburu-denda batean izan zen, 18 urterekin.

Independentziaren aldeko gudara oldezko gudari joan zen (18481860) Toscanako gudarostearekin. Politikarekiko sentitzen zuen interesak bultzatu zuen bere lehen lanak Il Lampione egunkari satirikoan argitaratzera. Egunkaria 1849an zentsuratu zen, Toscanako Duke Handiaren aginduz, baina 1860an berriz agertu zen.

1856an ospetsu egin zen In vapore eleberriarekin, eta beste egunkari politiko batzuetako (Il Fanfulla, adibidez) idatziengatik. Garai horretan bertan, antzerki-zentsuraren batzordeko langilea zen, eta hainbat ipuin eta kontakizun satiriko ere idatzi zituen: Macchiette (1880), Occhi e nasi (1881), Storie allegre (1887).

1875ean haur-literaturarekin hasi zen Racconti delle fate lanarekin (Charles Perraulten maitagarri-ipuinen itzulpena). 1876an Giannettino, Minuzzolo eta Il viaggio per l'Italia di Giannettino idatzi zituen, Giannettinoren ikuspegitik idatzitako Italiaren bateratzeari buruzko ipuin-sail satirikoa.

1880an Storia di un burattino ("Txotxongilo baten istorioa") edo Bambinino idatzi zuen, eta Il Giornale dei Bambini egunkarian argitaratu zen.

Collodi bere lanak izan zuen ospea ezagutu gabe hil zen. Florentziako San Miniato al Monte basilikan lurperatu zuten.

Lana aldatu

  • Macchiette (1880)
  • Occhi e nasi (1881)
  • Pinocho (1882)
  • Storie allegre (1887)
  • Racconti delle fate
  • Giannettino (1876)
  • Minuzzolo
  • Il viaggio per l'Italia di Giannettino
  • Le avventure di Pinocchio. Storia di un burattino

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Carlo Collodi