Carlo Andrea Pozzo di Borgo

Carlo Andrea Pozzo di Borgo (Alata, Ajacciotik hurbil, Korsika, 1764ko martxoaren 8a - Paris, 1842ko otsailaren 15a) Korsikako diplomatikoa izan zen.

Carlo Andrea Pozzo di Borgo


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako parea

Bizitza
JaiotzaAlata1764ko martxoaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1842ko otsailaren 15a (77 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Pozzo di Borgo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Monarchiens (en) Itzuli

Find a Grave: 7853 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Parisko Biltzar Nazionalean izan zen Korsikak Frantziako politikagintzan parte har zezala eskatzeko. Legebiltzarrerako diputatua hautatu zuten eta Frantziak Ingalaterrari eginiko gerra-adierazpena idatzi zuen (1792).

Korsikara itzuli zenean Bonaparterekiko harremanak eten eta britainiarren babesgoa onartu zuen Korsikarako (1794-1796) eta estatuko kontseiluko lehendakari bihurtu zen. Frantsesek uhartea okupatu zutenean Londresa jo zuen eta Vienan bizi izan zen 1794-1804 urteetan.

Czartoryski printzearen laguntzari esker Errusiako zerbitzu diplomatikoan sartu zen (1804) baina Napoleonek haren estradizioa eskatu zuen eta Londresa ihes egin behar izan zuen berriro ere.

1812. urtean Alexandro I.a tsarrak hots egin zion berriz. Suitzara jo zuen eta Bernadotterekin aliantza bat egin zuen Napoleonen aurka borrokatzeko. Errusiara itzuli zenean jeneral izendatu zuten (1813).

Frantziako behin-behineko gobernuko komisario zen 1814an, eta Gutuna onar zezala aholkatu zion Luis XVIII.ari. Errusiako enbaxadorea izan zen Parisen 1815-1834 urteetan eta Vienako kongresuan hartu zuen parte. Errusiako enbaxadorea izan zen Ingalaterran 1835-1839 bitartean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Andrea Pozzo di Borgo