Carl Panzram (1891ko ekainaren 28a1930eko irailaren 5a) AEBko serie-hiltzaile ospetsua izan zen. Atxilotuta, Kansasko Leavenworthen, urkamendian hilarazi zuten.

Carl Panzram

Bizitza
JaiotzaEast Grand Forks (Minnesota)1891ko ekainaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaUnited States Penitentiary, Leavenworth (en) Itzuli1930eko irailaren 5a (39 urte)
Hobiratze lekuaFort Leavenworth Military Prison Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea

Find a Grave: 7629484 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Charles Panzram 1891ko uztailaren 28an jaio zen, Polk konderrian jaio zen, Minnesotan. Etorkin prusiarren familikoa, familiako landaetxean hazi zen. Oso ezaguna egin zen laster bere alkoholzaletasunagatik eta, ondorioz, autoritateekin izan zituen arazoengatik. Lapurketa txikien protagonista, hamalau urtekin etxetik alde egin zuen, haren esanetan, kaleko jendearen talde batek bortxatu ondoren. Estatuen arabera izengoiti desberdinak erabili zituen: "Carl Baldwin" Oregonen; "Jeff Davis" Idahon eta Montanan; "Jefferson Davis" Kalifornian eta Montanan; "Jeff Rhodes" Montanan; "Jack Allen" eta "Jefferson Baldwin" Oregonen; "John King" eta "John O'Leary of Nevada" New Yorken. Ofizialki 31 pertsona hil zituen.

Krudelkeria aldatu

Panzramen krimenak erakusten zuen krudelkeriagatik izan ziren ezagunak: biktmak, emakumeak zein gizonak, sexualki bortxatzen zituen. Antza, ohitura horrek ez zuen jarrera homosexuala erakusten, biktimak umilatzeko asmoa baizik.[1]

Panzram zineman aldatu

Thomas E. Gaddis Panzrami buruzko liburua argitaratu zuen 1970an, "Panzram: a journal of murder". 1996an "Killer: A journal of murder" izenburupean liburua zinemara eramana izan zen. Panzramiren papera James Woodsek egin zuen; filme berean Robert Sean Leonardek hartu zuen parte. 2012an John Borowskik hiltzaile honi buruzko dokumentala egin zuen: Carl Panzram: The Spirit of Hatred and Vengeance.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu