Candespinako gudua 1111ko urriaren 26an Alfontso I.a Nafarroakoak eta bere emaztea zen Urraka Gaztelakoak Sepúlvedatik gertu dagoen Campo de la Espinan egindako gudua izan zen. Alfontsoren garaipena berriro aste gutxi barru Viadangosko guduan errepikatu zen.

Candespinako gudua
Leongo Erresumako gerra zibila
Data1111ko urriaren 26a
LekuaFresno de Cantespino
Koordenatuak41°22′N 3°30′W / 41.37°N 3.5°W / 41.37; -3.5
EmaitzaAlfontso I.a Nafarroakoaren garaipena
Gudulariak
Alfontso I.a Nafarroakoa Urraka Gaztelakoa
Buruzagiak
Alfontso I.a Nafarroakoa
Henrike I.a Portugalgoa
Urraka Gaztelakoa
Petri Gonzalez Larakoa
Gomez Gonzalez
Petri Ansurez
Fruela Diaz
Rodrigo Muñoz

Historia aldatu

Gudua Alfontso eta Urrakaren arteko botera lortzeko borrokaren zati bat izan zen. Urrakaren basailua zen Henrike I.a Portugalgoak (Borgoinako dukerrian soldaduak erreklutatzen ari zela) Alfontso aliatu zuen Galiziako Erresuma bitan zatitzearen truke[1][2]

Gudua izan zenean, Urraka bere hiriburua zen Burgosen zegoen[3], guduzelaian bere maitalea zen Gomez Gonzalez izanik. Alfontsok garaipena lortu eta Henrike Portugalgoak Gomez Gonzalez gaztelarra hil zuen[4]. Gudua eta gero Petri Gonzalez Larakoak Gomez Gonzalez ordezkatu zuen[3]. Bitartean, Henrikek alderdiz aldatu eta erreginarekin bat egin zuen. Hori zela eta, nafar-aragoiar armadak Peñafielernatz jo zuen, setiatu ezin zenentzat jotzen zuten gotorleku baterantz hain zuzen ere[5]

Data aldatu

Guduaren data zehatza ezezaguna da

  • Historia Compostelanak 1110ean zela dio.
  • Luiz Gonzaga de Azevedo historialariak ere Gomez Gonzalezen heriotza urte hartako urriaren 15ean izan zela zioen[6].
  • Anales castellanos segundos izeneko urtekariak honela deskribatu zuen gudua:[7]
« Era MCXLVIIII, VII kal. novembr. rex Adefonsus aragonensis et comes Enricus occiderunt comitem domno Gomez in campo de Spina
Era 1049 [AD 1111], azaroaren kalenden 7.a [urriaren 26a]. Alfontso aragoiar erregeak eta Henrike kondeak On Gomez kondea hil zuten Espinako zelaian
»
  • Annales Compostellani izeneko urtekariak oraindik laburragoa da[7]:
« Era MCXLIX occiderunt comitem Gometium
Era 1049an Gomez kondea hil zuten
»

Erreferentziak aldatu

  1. Bernard F. Reilly (1982), The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109–1126, (Princeton: Princeton University Press), 358
  2. José María Lakarra (1947), "Dos documentos interesantes para la historia de Portugal" Revista Portuguesa de História, 3:291–305.
  3. a b Reilly 1982, 74.
  4. Bernard F. Reilly (1998), The Kingdom of León-Castilla under King Alfonso VII, 1126–1157 (Philadelphia: University of Pennsylvania Press), 168.
  5. Reilly 1982, 75.
  6. Gonzaga de Azevedo (1940), História da Portugal, 3. lib. (Lisboa), 181–191,
  7. a b Reilly 1982, 74 n100.
  8. Soterraña Martín Postigo (1967), "Alfonso I el Batallador y Segovia," Estudios segovianos, 19:16.

Kanpo estekak aldatu