Campeche Mexiko hego-ekialdeko estatu federala da, Yucatán penintsularen mendebaldean dagoena, Campecheko golkoaren ondoan. Ipar-ekialdean Yucatán estatuarekin du muga, ekialdean Quintana Roorekin, hego-ekialdean Belizerekin, mendebaldean Mexikoko golkoarekin eta hegoaldean Tabasco eta Guatemalarekin. 57.924 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 822.441 biztanle zituen.[1] Hiriburua San Francisco de Campeche da, Gizateriaren ondare izendaturik dagoena.

Campeche
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaCampeche
GobernadoreaAlejandro Moreno Cárdenas PRI
LaburduraCam.
Diputatuak2
Geografia
Koordenatuak18°50′11″N 90°24′12″W / 18.8364°N 90.4033°W / 18.8364; -90.4033
Azalera57.924 km²
Demografia
Biztanleria822.441 biztanle (2010)
Dentsitatea14.2 bizt/km²
www.campeche.gob.mx

Geografia aldatu

Usumacinta ibaia igarotzen da estatu honetatik. Hego-mendebaldean Laguna de Términos izeneko albufera dago (400 kilometro koadrotik gora). Klima tropikala da.

Udalerriak aldatu

Ekonomia aldatu

Nekazaritza (artoa, arroza, kokoa, tabakoa), arrantza eta zurgintza (kaoba eta izaia) dira ekonomiaren oinarriak. Petrolio hobi garrantzitsuak daude.

Erreferentziak aldatu

  1. Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak aldatu