Campanades a Morts (abestia)

"Campanades a Morts" abestia izen bereko albumean Lluís Llach abeslari katalanak 1977an plazaratu zuen. Abestiaren gaia poliziek eragindako Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia da. Abeslariak sarraskiaren gau berean konposatu zuen. 1977an Mendizorrotzeko kiroldegian eman zuen lehen aldiz, Mikel Laboak lagunduta. Albumari izenburua ematen dion abestiak A alde osoa hartu zuen.[1] 30 urte geroago, 2006ko martxoaren 3an, Llachek konposizio hori interpretatu zuen Gasteizko Fernando Buesa Arena pabiloian, gertakari horiek oroitzeko.[2]

Campanades a Morts (abestia)
Lluís Llachen musika-lana
Egilea(k)Lluís Llach
Argitaratze-data1977
IzenburuaCampanades a Morts
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
HitzakLluís Llach
Bestelako lanak
MusikagileaLluís Llach

Historia aldatu

Lluis Lach, errepresio frankistak jazarritako kantautorea, Kataluniara itzuli berria zen Parisen erbesteratuta egon ondoren. Letra eta musika jarri zizkion "Campanades a morts" -i gertakariak gertatu ziren egun berean. Abestiak hiru hildakori buruz hitz egiten du –gau hartan ezagutu zirenak–, nahiz eta gero kopurua bostera igoko litzatekeen.

1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten ondorioz, ehunka langilek batzarra egin zuten Arabako hiriburuko eliza baten barruan, Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan. Poliziak eliza uzteko agindu zuen. Barrura jaurtitako gas negar-eragilezko poteek bultzaturik, tenplutik atera ziren, nahas-mahas, izututa eta itolarriaren sintomekin. Kanpoan izua eta heriotza zituzten zain.

1976ko martxoaren 3an, Llachek abesti bizi eta tragiko bat egin zuen, tira-bira batez, Francorik gabeko frankismoaren gau luzean ikono eta erreferentzia izango zena, eta, batez ere, ahanzturaren aurkako adierazpen politiko indartsu bat. Urtebete geroago, diskoan grabatu zen, Manel Camp zuzendutako orkestra sinfoniko batekin eta Sant Jordi Abesbatzarekin , Oriol Martorell zuzendariaren eskutik.[3]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu