Camille Chamoun (Deir-el-Qamar, Libano, 1900eko apirilaren 3a - Beirut, Libano, 1987ko abuztuaren 7a) Libanoko politikaria izan zen.

Camille Chamoun
Member of the Parliament of Lebanon (en) Itzuli

1968 - 1987
Member of the Parliament of Lebanon (en) Itzuli

1960 - 1964
President of the National-Liberal Party of Lebanon (en) Itzuli

1958 - 1985 - Dany Chamoun

2. Libanoko presidentea

1952ko irailaren 23a - 1958ko irailaren 22a
Bechara El Khoury (en) Itzuli - Fouad Chehab (en) Itzuli
Member of the Parliament of Lebanon (en) Itzuli

1934 - 1952
Bizitza
JaiotzaDeyr el-Qamar (en) Itzuli1900eko apirilaren 3a
Herrialdea Otomandar Inperioa  (1900 -  1918)
Lebanese Republic under French mandate  (1920 -  1943)
 Libano  (1943 -
HeriotzaBeirut1987ko abuztuaren 7a (87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint Joseph University (en) Itzuli 1923) : zuzenbide
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza katoliko maronita
Alderdi politikoaConstitutional Bloc (en) Itzuli
National Liberal Party (en) Itzuli

Biografia aldatu

Katoliko maronita zen. Errepublikako lehendakari izan zen 1952-1958 urte-bitartean. Estatu Batuen aldeko haren politikak musulmanen aurkako gerra piztu zuenean (Estatu Batuetako indarrak Beiruten sartu ziren 1958an), Chamounek dimititu egin zuen. Geroago, Alderdi Liberal Nazionalista eskuindarra sortu eta diputatu hautatu zuten (1960).

1964ko hauteskundeetako porrotaren ondorioz, Pierre Gemayelen Alderdi Falangistarekin elkar hartuta, 30 diputatu lortu zituen eskuin muturreko taldea sortu zuen. Chamounek, 1973an, 2.000 lagunez osaturiko milizia armatua antolatu zuen, gerrillari palestinarrei aurre egiteko. Bi urte geroago, Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Rashid Karamiren gobernuan. Milizia kristauen ordezkaria izan zen Libanoko Bakearen Aldeko Bilkuran (Lausana, 1984).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Chamoun