Camargako zaldia, (frantsesez: camarge), Okzitaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Landatarra eta gris kolorekoa, bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik Camargako zaldia ponien sailkapen taldean sartzen da.

Camargako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Okzitania
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Antzineko zaldi arraza bat da, eta bere jatorria Proventzako Camargue eskualdean dago, bertan bizi izandako poni basatien populazioetan. Populazio hauek antzineko tarpanen ondorengoak ziren. Camargako eskualdea Rodano ibaiaren deltan kokatzen da, Gard eta Rodanoren Ahoak departamenduetan hedatzen da arraza.

Zaldi hauek oro har libre bizi dira euren jatorrizko paduretan. Arrazaren jatorria misteriotsua da eta batzuek Europako arrana zaharrenetakoa dela uste dute.

Zaldi hauek beraz, bertako padura eta aintziretan bizitzera moldatu dira[2]. Zaldi arraza honen inguruko aipamen historikoak aspaldikoak dira. Camargako zaldia askatasunaren zein antzinako ohitura eta usadioen ikurra da.

Antzinako erromatarrek zaldi hauek aipatzen zituzten jada euren idatzietan. XII. mendera artea gerra zaldiak zein zama abereak izan ziren. Nekazaritzako lanetarako erabiliak izan dira ere.

Camargako jendeak alea jotzeko, gurdietatik tiratzeko, edo beste edozein lanerako harrapatzen zituzten. Lanak amaitzerakoan, berriro askatzen zituzten paduretan. Erregistro liburuak sortu zirenetik, ugaltze-programa ugari ezarri ziren arrazarekin. Esate baterako, tamaina handitzeko eta horrela, gurutzaketen bidez, gerra zaldi bat egiteko.

XX. mendearen lehen erdian arrazak gainbehera handia pairatu zuen baina hurrengo hamarkadetan kopurua emendatzen hasi zen. Camarga zaldia onartutako arraza bilakatu da nekazaritzako Frantziar Administrazio erakundeen bultzadaz, zela zaldi estimatua izanik, eta bere jatorrizko eskualdeko ikur indartsuetako bat bilakatu da bertako paduren fauna diren camargadar zezen eta flamenko arrosarekin, (Phoenicopterus roseus), batera.

Samalda handietan bizi dira, erdi aske. Abereak lanerako eta Camargako herrietako jai askotan erabiltzen dituzte. Bertako zaldi samalden zaindariak diren gardianek zamalkatzen duten zaldi bakarra da, bertako padurei egokituriko zaldia izanik. "Gardian" hauen zaldiketa berezia den camargadar zaldiketaren eskerrez, arraza oso ospetsua bilakatu da.

Zaldi samalda basatiak Natura eta askatasunaren ikurra bilakatu dira eta zaldi hauen presentzia literaturan bere ikur papera indartu dute ere. Crin-Blanc, Zurda-zuri, frantses filmak ospea ekarri zuen ere arrazari.

Etimologia aldatu

Giacomo Giammatteo idazlearen arabera, zaldi-arraza honen izenaren grafia zuzen bakarra Camargako eskualderena da, letra larriz idatzita. Camarge, beraz.

Arrazaren erabilerak aldatu

Gaur egun oro har Camargako zaldiak zela zaldiak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Arrazri buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]/
  2. (Ingelesez) "The Kingdom of the Horse: A Comprehensive Guide to the Horse and the Major Breeds" [2]
 
Camargako zaldi samalda paduretan

Kanpo estekak aldatu

Argazki galeria aldatu