Cairngorms Parke Nazionala

Cairgorns Parke Nazionala Eskoziako Cairngorms, Moray, Aberdeenshire, Highland, Angus eta Perth eta Kinross konderrien artean banatuta dagoen parke nazional bat da. 2003an sortu zen, Eskozian sortu zen bigarren parke nazionala izan zelarik, eta 4.528 km²-ko azalera du. Bere barne Cairngorms mendilerroa eta inguruko muinoak hartzen ditu. Eremu honetako habitata tundra erakoa da.

Cairngorms Parke Nazionala

Linn of Dee kokapena eta Dee ibaia, Braemar udalerritik hurbil. Linn hitzak eskozieraz urjauzi esan nahi du.
Koordenatuak: 57°04′08″N 03°47′27″W / 57.06889°N 3.79083°W / 57.06889; -3.79083
Webgunea: www.cairngorms.co.uk
KokalekuaCairngorms, Moray, Aberdeenshire, Highland, Angus eta Perth eta Kinross
 Eskozia
Azalera4.528
Sorrera2003

Fauna aldatu

Bertan mota askotako abere basatiak topa daitezke: oreinak, basoilarrak, arrano arrantzaleak, orkatzak, basakatuak, igarabak, urtxintxaak... bai eta hegaztiak ere: arrano beltzak, hontzak, elur-hontzak, txirri ilunak, txoka mokohoriak, zozo paparzuriak, elur-berdantzak, eper zuriak, amilotx mottodunak eta abar.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu