Cabrera Uhartediko parke nazionala

Cabrera Uhartediko parke nazionala (gaztelaniaz: Parque nacional marítimo-terrestre del Archipiélago de Cabrera; katalanez: Parc Nacional Maritimoterrestre de l’Arxipèlag de Cabrera) Espainiako parke nazionala, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Cabrera uhartedian kokatua. Itsaso eta lehorrekoa da, eta horixe da era horretako bakarra. 1991n sortu zen eta 10.021 hektareako eremua du; horietatik 1.836 lehorrean daude, Cabrera, Conills, Plana, Redonda eta Forada uharteetan. Baina itsasoko faunaren aberastasuna da eremuari garrantzia ematen diona.

Cabrera Uhartediko parke nazionala
KokalekuaPalma Mallorcakoa, Espainia
Koordenatuak39°09′30″N 2°58′00″E / 39.1583°N 2.9667°E / 39.1583; 2.9667
Cabrera Uhartediko parke nazionala is located in Espainia
Cabrera Uhartediko parke nazionala
Cabrera Uhartediko parke nazionala
Cabrera Uhartediko parke nazionala (Espainia)
Azalera907,94 km² eta 91.420,31253 ha
IzendapenaParke nazional, naturagune babestua, Espainiako parke nazional eta Uhartedi
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera91-04-29 eta 1991
Bisitari-kopurua95.604
Webguneahttp://reddeparquesnacionales.mma.es/parques/cabrera/index.htm

Historia aldatu

Gorabehera handiak izan ditu gaur egun parkea denak bere historian zehar. Bertako uretan hondoratuta dauden feniziarren, kartagotarren eta erromatarren ontziek erakusten dute oso trafiko bizia izan zuela garai batean, eta, lehorrean, XIV. mendean eraikitako gaztelu batek portu txikiaren sarrera zaintzen du. Piraten atsedenleku eta monasterio txiki baten kokagune, 1808an, Independentziaren gerra garaian, Bailengo borrokan preso hartutako 9.000 frantsesen presondegi izan zen. 1973-1987 bitartean Espainiako armadaren tiro-eremua izan zen eta azkenik, parke nazional egin zuten 1991n.

Ezaugarriak aldatu

Klima eta landaredia mediterraneoak ditu. Aleppo pinuzko basoak baldin baditu ere, basolibondoz eta sastraka xerofiloz osatutako makia da nagusi. Faunari dagokionez, hegaztiak dira ugarienak, eta 150 mota inguru daude sailkaturik: ubarroiak, arrano arrantzalea, Eleonor belatza, belatz handia, belatz gorria, txinboa eta Audouinen antxeta, besteak beste. Bertakoa da, bestalde, sugandila beltza ere, inguru hartako lehorreko animalia ugariena.

Itsasoaren hondoan ura oso gardena da eta posidoniazko larreak eta koral harriak ikus daitezke. Faunari dagokionez izurdeak, zereak, kaxaloteak, dortokak (morea, berdea eta laut dortoka) eta 200etik gora arrain eta oskoldun dago bertan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu