C eremua (Zisjordania)

C eremua Israelek Zisjordanian erabat kontrolatzen duen lurraldea da, okupatzen dituen lurraldeetan erregio horretan bakarrik dago ofizialki horrela izendatua (ez Gazan edo Golanen), eta Palestinar enklabeetako guneetatik (A eremuak eta B eremuak) kanpoko zona gisa definitzen da, Osloko Akordioek definitutako lurralde eremuen baitan.

C eremua (Zisjordania)
Datu orokorrak
Motalurraldeko administrazio-erakunde
Azalera3.516 km²
Geografia
Map
Koordenatuak32°00′02″N 35°26′24″E / 32.0005489°N 35.44000548°E / 32.0005489; 35.44000548
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Honen parte daZisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera
Israelen banaketa administratiboaJudea eta Samaria Eremua

C eremua Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera, Ekialdeko Jerusalem kontatu gabe, hau beste egoera batean kontsideratzen baitu Israelek. C eremuaren %99 baino gehiago debekatua edo oso mugatuta dago palestinarrentzat.[1]

Eremuak Zisjordaniako baliabide natural funtsezkoak bere lurretan ditu.

Nazioarteko estatusa aldatu

1995ean, Osloko Akordioaren arabera, eremu hau "pixkanaka Palestinako jurisdikziora transferitzeko" konpromisoa hartu zuen Israelek (lurralde trukeak azken akordio batean posible kontsideratuz), baina transferentzia hori ez da harrezkero gertatu.[2]

Nazioarteko komunitatearen ustez, okupatutako lurralde hauetako asentamendu juduak legez kanpokoak dira, eta Nazio Batuek behin eta berriz adierazi dute Israelek asentamenduak eraikitzea Genevako Laugarren Hitzarmena urratzea dela.[3][4][5][6][7][8] Israelek zalantzan jartzen ditu nazioarteko komunitatearen jarrera eta kokalekuak legez kanpokotzat jotzeko erabilitako argudio juridikoak.[9] Badira asentamendu batzuk ere, kolono juduek beren kasa ezarritakoak lur hauetan, "gune aurreratu" gisa definituak eta Israelgo legearen aurka daudenak, .[10]

Eremuko administrazioa aldatu

C eremuak (Ekialdeko Jerusalem izan ezik), B eremuarekin batera, Israelgo militarren kontrolpean dago 1967ko ekainaz geroztik. 21. mendean kolono israeldar gehiago bizi dira bertan palestinarrak baino, hein batean edo erabat C eremuan kokatutako 500 bat gune populatutan. Juduen populazioa Israelgo administrazioak kudeatzen du, Israeldar kokalekuetarako Administrazioak ezarritako erakunde baten bidez, Judea eta Samariako Eremua.[11][12] C eremuko palestinarren administrazio arduraduna ere Israel da, Lurraldeetako Gobernu Jardueretako Koordinatzailearen bulegoaren bidez, baina Palestinako Agintaritza osasun eta hezkuntza zerbitzuez arduratzen da; hala ere, Israelek azpiegitura guztien eraikuntza eta gainbegiratzea bere esku du esklusiboki.[13]

C eremuak, ekialdeko Jerusalem izan ezik, 385.900 kolono israeldar eta 300.000 palestinar inguru biltzen ditu.[11][12] Norvegiako Errefuxiatuen Kontseiluaren arabera, Israelgo agintaritzak eremu horretako ia %70ean palestinarren eraikuntza debekatua du, eta beste %30ean baimenak lortzea ezinezkoa da ia .

Israelek zorrotz kontrolatzen ditu C eremuko palestinarren asentamendua, eraikuntza eta garapena: 2000 eta 2012 bitarteko 12 urteetan, Israelek 211 baimen bakarrik onartu ziren, 3.750 eskaeratatik (%5,6).[14] Aldiz, datuek adierazten dute Israelgo kokalekuen %75 inguru baimen egokiak kontuan hartu gabe eraiki zirela.[15]

Osloko akordioak aldatu

Osloko Akordioak hiru administrazio-dibisiotan banatu zuen Zisjordania: A, B eta C eremuak. Eremu bakoitzak estatus propioa jaso, eta lehen bietan palestinarrek autogobernu maila jakin batzuk jaso zituzten, Palestinako Agintearen bidez.

A eta B eremuak palestinarrak soilik izateko moduan aukeratu ziren, Akordioa sinatu zenean palestinarren gune populatuen inguruan lerroak eginez; C eremua modu negatiboan definitu zen, A eta B-tik kanpo geratzen zen guztia. A eremuak Mendebaldeko Erriberaren %18 hartzen du gutxi gorabehera, eta B eremuak %22 inguru, 2,8 milioi palestinarrekin batera, 2014ko populazio datuetan.[14][16][2]

C eremuak baliabide naturalak ditu, nekazaritza eta artzaintza palestinarraren oinarrizko esparru gehienak barne. A eta B lurraldeak uharte-geografiko gisa definitu daitezke, denak neurri batean daudelako C eremuz inguratuak edo Israelgo mugarekin ukipenean. C lurraldea aldiz, zuloz betetako lurralde jarraitu bat da geografikoki. Zisjordaniako ekialde osoa, Itsaso Hileko kosta eta Jordaniako muga eta Jordan ibaiaren ibarra, guztia C eremuan dago osoki. Zisjordaniako eskala handiko proiektu guztiek, herrilan edo azpiegiturek, C eremuan lan egitea eskatzen dute halabeharrez.[2]

Mapa aldatu

C eremuak (urdinez) uharteen gisara inguratzen ditu palestinarren kontrol erlatiboko A eta B eremuak:

 
C eremua, Israelen kontrol erabatekoa.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Area C (West Bank)» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-21 data duen 1181237085 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Benin, Joel. (1999-03-26). «THE DEMISE OF THE OSLO PROCESS» web.archive.org (Press Information Notes 1 (MERIP)) (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. a b c (Ingelesez) Eddin,Nur,Niksic,Orhan, Cali,Massimiliano,Nasser. «Area C and the future of the Palestinian economy» World Bank (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  3. Roberts, Adam. (1990). «Prolonged Military Occupation: The Israeli-Occupied Territories Since 1967» The American Journal of International Law (American Society of International Law) 84 (1): 85–86.  doi:10.2307/2203016..
  4. Barak-Erez, Daphne. (2006). «Israel: The security barrier—between international law, constitutional law, and domestic judicial review» International Journal of Constitutional Law (Oxford University Press) 4 (3): 548.  doi:10.1093/icon/mol021..
  5. International Labour Organization. (2005). The situation of workers of the occupied Arab territories. , 14 or..
  6. Civilian and military presence as strategies of territorial control: The Arab-Israel conflict, David Newman, Political Geography Quarterly Volume 8, Issue 3, July 1989, Pages 215–227
  7. UN Security Council Resolution 465. .
  8. What next for Gaza and West Bank?. BBC 30 August 2005.
  9. Israel, the Conflict and Peace: Answers to frequently asked questions. Israel Ministry of Foreign Affairs November 2007.
  10. Under Threat: Demolition orders in Area C of the West Bank. United Nations.
  11. a b Localities and Population, by Population Group, District, Sub-District and Natural Region. Israel Central Bureau of Statistics 2016.
  12. a b Hass, Amira. (5 March 2014). «UN Report: 300,000 Palestinians Live in Area C of West Bank» Haaretz.
  13. Acting the Landlord: Israel's policy in Area C, the West Bank. B'Tselem.
  14. a b What is Area C?. B'Tselem, 9 October 2013
  15. Acting the Landlord:Israel's Policy in Area C, the West Bank, B'tselem June 2013 p.5.
  16. «Estimated Population in the Palestinian Territory Mid-Year by Governorate,1997-2016» Palestinian Central Bureau of Statistics (State of Palestine).

Kanpo estekak aldatu