CODA (2021eko filma)
CODA 2021eko komedia dramatiko filma da, Sian Heder estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. 2014ko La Famille Bélier film frantziarraren berregokitzapena da.[1]
2021eko Sundanceko Zinemaldiko sari nagusia irabazi ondoan, Apple TV+ plataformak erosi zituen filmaren banaketa eskubideak. Aktoreen Sindikatuaren sarietan gailentzeaz gain, hiru izendapen jaso zituen Oscar Sarietarako, eta hirurak irabazi: film onena, taldeko gizonezko aktore onena (Troy Kotsur) eta egokitutako gidoi onena.[2][3]
Argumentua aldatu
Gloucesterren, Massachusettsen, Ruby Rossi, 17 urteko neska, familia bateko kide entzule bakarra da; izan ere, haren gurasoak, Frank eta Jackie, eta anaia, Leo, gorrak dira. Goizetan, institutura joan baino lehen, gurasoekin eta anaiarekin lan egiten du familiaren arrantza-negozioan. Musikarako zaletasunak bultzaturik, institutuko koruan sartuko da. Bertan, abesteko grina piztuko zaio, eta maitasun harremana hasiko du Miles kantu lagunarekin. Abesbatzako zuzendariak musika ikasteko aukera kontuan hartzera animaturik, hautu zaila egin beharko du: familiari laguntzen segitu edo Berklee musika eskolan sartu.
Aktoreak aldatu
- Emilia Jones: Ruby Rossi
- Troy Kotsur: Frank Rossi, Rubyren aita
- Daniel Durant: Leo Rossi, Rubyren anaia
- Marlee Matlin: Jackie Rossi, Rubyren ama
- Eugenio Derbez: Bernardo "Mr. V" Villalobos, abesbatzaren zuzendaria
- Ferdia Walsh-Peelo: Miles, Rubyren bikote-laguna
- Amy Forsyth: Gertie
- Kevin Chapman: Brady
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) de Tivi, Stivi. (2021-9-24). «CODA, el remake de la película francesa La Famille Bélier» Time Out Mexico.
- ↑ Sarasola, Ainhoa. (2022ko martxoak 29). «Ezustean, 'CODA' gailendu da Oscar sarietan» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Rey Gorraiz, Uxue. (2022ko martxoak 28). «Ezustekoa emanda, 'CODA' filmak irabazi du Oscar sari nagusia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)