Hizkuntza eta kultura Okzitandarraren Lanbide Heziketa Zentroa edo CFPÒC (okzitanieraz, Centre de Formacion Professionau en lenga e cultura OCcitanas) hizkuntza eta kultura okzitandarra bultzatzeko xedea duen elkartea da. Horretarako helduen okzitaniera irakaskuntza bermatzen du, zeinahi delarik okzitaniera mota (gaskoia, langedoziera...).

Gaur egun lau CFPÒC-ez osatu sare bat existitzen da: CFPÒC Lengadòc, CFPÒC Miègjorn-Pirenèus, CFPÒC Novèla Aquitània eta CFPÒC Auvèrnhe.

Historia aldatu

Lehen CFPÒC elkartea 1994an sortu zen Besièrs-en (Languedoc). Ondotik sortu ziren CFPÒC Miègjorn-Pirenèus (1997, Tolosa), CFPÒC Novèla Aquitània (1999, Ortheze) eta CFPÒC Auvèrnhe (2013, Aurillac).

Jarduerak aldatu

Helduentzako formakuntza profesionalaren kari, okzitaniera ikasteko hainbat formatu ezberdin proposatzen ditu: hiru egun edo astebeteko ikastaldi trinkoak, astean zeharreko kurtsoak zein Okzitanieraren Gaitasun Agiria prestatzeko kurtsoak[1].

Erreferentziak aldatu

  1. (Okzitanieraz) «Qui èm ? | CFPÒC Nouvelle-Aquitaine» CFPÒC Nouvelle Aquitaine (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).