Céide Fields (irlanderaz Achaidh Chéide, "mendi lauko zelaiak") Irlandako Mayoko konderriko kostaldean dagoen ingurune megalitikoa da, Ballycastletik 8 kilometro eskasera. Harri Aroan egina da eta beraz munduko zelai itxitura zaharrenak dira.

Céide Fields
Interpretazio zentrua

Patrick Caulfield irakasleak aurkitu zuen 1930an, zohikatza ateratzen ari zela. Seamus bere semeak arkeologia ikasketak egin zituen eta indusketak egin ondoren zelai, etxe eta hilobiak aurkitu zituen.

Duela 200 belaunaldiko jendearen bizimodua erakusten duen interpretazio zentrua ireki da. Bertan ikusten denez nekazari komunitateak pinudiak soildu zituen abereek bazka izan zezaten eta garagarra eta garia hazteko lurrak ere landu zituen. Harruiez zelaiak itxi zituzten lurrari eusteko.

Dirudienez basoa soiltzeak lurrari kalte egin zion eta nekazaritzarako balio ez zuenean eremua alde batera utzi zuten.

Kanpo estekak aldatu