Bus sare

Sare-topologian, bus edo eroale-linea bakarrera konektatuta dauden hainbat terminalez osatutako sare-mota, terminal nagusirik ez duena. Abiadura handiko sarea da, eta ezagunena Ethernet da

Bus sarean estazio guztiak interfazeen bidez transmisio-bide bakarrera konektatzen dira. Estazio batek seinalea bidaltzen duenen transmisio-bidean zehar zabaltzen da, difusio komunikazioa alegia.

Bus topologiako sarea

Ezaugarriak aldatu

  • Estazioaren eta kanalaren arteko komunikazioa full-duplexa da
  • Kanaleko muturrak terminal buruetan bukatzen dute
  • Terminal buruak, ailegatzen zaizkion seinaleak xurgatzen ditu, kanalera bueltan ez joateko eta honela talkak saihestu.

Sare lokal txikietan topologiarik erabiliena izan zen baina 1997-2000 urte ingurutik aurrera switchak erabiltzen direnez sare lokal konmutatuak bilakatu dira. Topologia hau erabiltzen duten sare arkitekturarik nagusienak Ethernet (IEEE 802.3 araua) eta Token bus (IEEE 802.4 araua) dira.

Abantailak aldatu

  • Estazio baten hutsegiteak berari bakarrik eragiten dio.
  • Lan-estazioak pasiboak dira, ez dute seinalea berriz anplifikatu behar
  • Modularitatea: Estazioak jarri eta kentzeko erraza. Banaketa geografikorako egokitzeko gaitasuna
  • Instalatzeko erraza

Desabantailak aldatu

  • Busak (kanala) huts egiten badu, sare guztia geratzen da komunikaziorik gabe
  • Mezuak euren artean oztopatu ahal dira (talkak)
  • Baliabideak ez dira berdin banatzen. Estazio bat baliabidearekiko beste bat baino hurbilago badago arinagoa komunikatuko da urrunago dagoen estazioa baino.
  • Sarearen funtzionamendu normala eten gabe, kanpotar batek bus sarean eskua sar ditzake (sarea zulatu)
  • Transmisio-bidearen muga 2.000 metrotan dago
  • Matxurak isolatzeko ez da erraza. Ekipo guztiak banaka ikuskatu behar dira

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu