Buru Arin (abeslaria)

Rap abeslaria

Buru Arin rap estiloa jorratzen duen abeslaria da.

Buru Arin (abeslaria)
Bizitza
JaiotzaZeberio1993ko abenduaren 26a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakraperoa
Izengoitia(k)Buru Arin
Musika instrumentuaahotsa

Ibilbidea aldatu

MCak 2018an kaleratu zuen bere lehenengo maketa, 'Haziak' deituriko bilduma, 12 track guztira. Raplari honen influentzia nagusia 90. hamarkadako Estatu Batuetako hip hop kultura da, Ekialdeko Kostako (East Coast) hainbat MCrena. Hala ere, Euskal Herriko musika beti izan du eredu, bere letratan antzematen denez.

Haziak maketa kaleratu ondoren, bi abesti aurkeztu zituen aurten bere hurrengo diskaren aurrerapen moduan; 'Jolasean Ez Gabilz' eta 'Olerki Ankerrak'. 2021. urtean Amets gaiztoak, amets goxoak diskoa argitaratu zuen, 10 kantu dituena.

Diskografia aldatu

  • Haziak (2018, autoekoizpena)[1]
  • Amets gaiztoak, amets goxoak (2021, autoekoizpena)[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Haziak. (Noiz kontsultatua: 2018-07-21).
  2. «Amets gaiztoak, amets goxoak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.