Buradongo gaztelua

Erdi Aroko gaztelu eta beste garaitako aztarnategia

Buradongo gaztelua Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen gotorlekua izan zen. Haitz batean kokaturik zegoen eta azpian antzinako Buradon hiria zuen.

Buradongo gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGatzaga Buradon
Koordenatuak42°37′N 2°50′W / 42.62°N 2.84°W / 42.62; -2.84
Map
Altitudea634 m, itsas mailaren gainetik

Historia aldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez garai ezberdinetako asentamenduak izan ziren eremu honetan; Brontze Aroa, Burdin Aroa, Erromatar berantiarra eta Erdi Aroko aztarnak aurkitu dira, bata bestearen gainean[1].

Burdin aroko kastroa, Haroko San Felices kastroaren parean dagoela nabarmendu behar da. Defentsarako kokalekua du, txandakako terraza zentrokideekin.[2]

Buradongo gaztelua Los Castillos izeneko larrean zegoen, Buradon muinoaren tontorrean.[3] Bilibioko gazteluarekin batera, Conchas de Haro pasabidea babesten zuen. Gazteluaren barnean eliza bat zegoen, 964 urteko agiri batean azaltzen dena, eta X. mendeko nekropolia ere aurkitu da[1].

Egun hondakinak besterik ez dira gelditzen. Sarbideak, harresiaren zati batzuk eta balizko gela bat ikus ditzakegu muinoaren bi aldeetatik. Hala ere, zaila da bertaraino ailegatzea sastraka ugari baitago.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Conjunto de Buradón - Turismo Arqueológico - Celtiberia.net» www.celtiberia.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Poblados de la Edad de Hierro en la Montaña Alavesa» natourinG 2017-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  3. González Fernández, Rafael; Alonso Martínez, Ignacio. (2011). Las Cuevas de Herrera, el Monasterio Cisterciense y la Camáldula actual (Miranda de Ebro- Haro). XXVI Editum, 172-176 or. ISBN 978-84-8371-951-0..

Kanpo estekak aldatu

  • Buradongo gazteluaz hiru.com-en
  • Martínez Salcedo, Ana eta Cepeda Ocampo (1994) "Castro de Buradón", in: García, Elisa eta Baldeón, Amelia: Arqueología de urgencia en Álava, 1989-1993, 43-60 or. Arabako Foru Aldundia eta Arabako Arkeologia Museoa. ISBN:8478211837


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa