Bultza Liga

Errugbi inklusiboko euskal liga

Bultza Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi inklusiboko txapelketa da. Ez da txapeldunik ezartzen, ez jardunaldietan ez eta Ligaren amaieran ere.

Bultza Liga
Antolatzailea Euskadiko Errugbi Federazioa
Sorrera 2017
Eremua Euskal Herria Euskal Herria
Taldeak 5
Txapelduna ez da txapeldunik izendatzen

Historia aldatu

Hainbat urte dira euskal taldeak errugbi inklusiboa lantzen hasi zirena. 2017an Munduko Txapelketa jokatu zen Gasteizen[1] eta urte berean hasi zen Bultza Liga jokatzen. Gaur egun (2023) bost taldek osatzen dute ligahamar jardunadi egiten dituzte[2]. Hurrengo urteetan kopurua handituko delakoan daude.

Arauak aldatu

Hona hemen Euskadiko Errugbi Federazioak finkatu dituen arauak:[3]

  • Talde bakoitzean parte hartu dezaketenak 23 jokalari dira gehienez, eta aldaketan nahi haina egin daitezke.
  • Lehenengo zatiak 30 minutu irauten ditu eta bigarrenaren iraupena epaile eta taldeetako arduradunen artean erabakitzen da.
  • Melerik ez da errepikatzen. hala tokatzen denetan epaileak zigor kolpea agintzen du.
  • Orpokatzailea esperientziadun jokalari bat da.
  • Touche-tan ezin da lehiarik izan airean. Altxatzen diren jokalariak esperientziadunak dira.
  • Plakajeak gerritik behera egin daitzeke soilik eta plakatzerakoan jokalari biak doaz lurrera.

Errugbi taldeak aldatu

Bultza Ligan aldatu

2022-23 Ligako partaideak:[4]

Errugbi inklusiboa aldatu

Bultza Ligan parte hartzen duten taldeez gain beste batzuek ere lantzen dute errugbi inklusiboa.

Erreferentziak aldatu

  1. Torner, Jon. (2017-08-21). «Errugbi Inklusiboaren Nazioarteko Txapelketan, emakumeentzako lekurik ez» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. Alzelai, Urko Iridoy. (2023-10-28). ««Errugbi inklusiboari esker, edonork goza dezake gure kirolaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) Revista22. (2021-11-10). «La Federación Vasca impulsa la Liga Bultza de rugby inclusivo» Veintidós (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. HCRE. (2022-10-19). «HCRE Bultza Liga hasteko prest» Hernani CRE (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak aldatu